Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

Web berri batean 750 enpresa eta establezimendu gastronomiko baino gehiagoren informazioa biltzen du Euskadi Gastronomikak

" Gastronomiak eta ardoek izaten jarraitzen dute eskari handiena duen 2. motibazioa aisiagatik bisitatzen gaituzten turisten aldetik, % 21etik gora direla eta 2010etik 8 puntu igo direla kontuan hartuta. " Webaren egitura bere erabilgarritasunagatik nabarmentzen da eta aukera ematen die erabiltzaileei interakzio sinple, eraginkor eta intuitibo bat izateko, bideo-errezetekin eta izen handiko kazetari gastronomikoek parte hartzen duten blog batekin.

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aurkeztu du Euskadi Gastronomikaren weba. Bertan, gaur egun Euskadi Gastronomika Produktuaren Kluba osatzen duten 16 tipologia desberdinetako 750 enpresaren baino gehiagoren informazioa biltzen da. Aurkezpenean, sailburuarekin batera izan da Basquetourreko zuzendari nagusi Harkaitz Millán, zeinak azaldu dituen atari gastronomikoaren diseinuaren eta funtzionamenduaren berezitasunak.

Aurkezpena showcooking batekin hasi da, Patricio Fuentesen eta Agustín Araquistáinen eskutik; Mimo Food-eko sukaldeburua eta chefa hurrenez hurren.

Sailburuak gogora ekarri duenez “gastronomia identitate-ikur bat da guztiontzat eta berezitasuna ematen dio Euskadiri helmuga turistiko gisa”.

Zalantzarik ez dago Euskadi ondo kokatuta dagoela turismo gastronomikoaren joera globala aprobetxatzeko, adieraziz jarraitu du sailburuak, eta eszenario honetan hartzen du bere protagonismo osoa Euskadi Gastronomika Produktuaren Klubak. “Produktu bikainak eta gure sukaldarien lan ona Euskadiri atxikitako alderdiak dira. Gastronomia ulertzeko modu hau indartzearren sortu dugu Euskadi Gastronomika: sare bat, jatetxeek, tabernek, dendek eta beste establezimendu gastronomiko batzuek osatua, museoetatik hasi eta gastronomiarekin zerikusia duten jarduerak eta esperientziak eskaintzen dituzten enpresetaraino, betiere eskakizun- eta konpromiso-irizpide jakin batzuk betez”.

Sarea, orain, web osatu batez hornitu du Sailak. Izan ere, bertan biltzen da sarea osatzen duten 750 enpresa baino gehiagoren informazioa, eta hornidura-azokak gehitu zaizkio gainera. “Hornidura-azokak ari gara gehitzen Euskadi Gastronomikara, azoken dinamizazio eta bultzadarako Merkatutik sukaldera proiektuaren bitartez. Azokek kontsumitzaileei hurbiltzen diete produktua eta herritarrekin konektatzen dituzte nekazariak. Sukaldaritza ezin da ulertu produkturik gabe, eta ez da berau bultzatzeko modu hobeagorik sukaldea produktu horien sorburura eramatea baino”.

Euskadi Gastronomikaren weba

Bere aldetik, Harkaitz Millánek webaren egitura aztertu du, zeinak, bere erabilgarritasunagatik nabarmentzeaz gainera, aukera ematen dien erabiltzaileei interakzio sinple, eraginkor eta intuitibo bat izateko, eta hirugarrenak integratuta, Tripadvisor-ekin eta Google-ekin. Gainera, turismo-enpresen interakzioa sustatzen du blog baten bitartez, non izen handiko kazetari gastronomikok kolaboratuko duten eta enpresek eta eskualdeek beren proiektuen berri eman ahal izango duten.

Atari berri honen abantailetako bat hauxe da, denbora errealean eguneratzeko aukera emango duela. Bestalde, bideo-errezetak atala izango du eta bertan ikusi ahal izango dira hainbat sukaldarik egindako bideoak.

 

https://www.euskadigastronomika.eus/

 

 

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30