Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ARABAKO ERRIOXA

"Añada Conocimiento", ardoaren kulturaren aldeko apustua

" Arabako Errioxaren Ibilbideak enoturismoaren eta ardoaren profesionalentzako formakuntzarako, eztabaidarako eta loturarako sortutako wegunea da

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak enogastronomiari buruzko webgune berria aurkeztu du. Egitasmoa Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vital Fundazioaren laguntzarekin garatu da. “Añada Conocimiento” plataformaren barruan kokatua, web honen helburua sektoreko profesionalentzako bide-orri izatea da beste esperientzi eta jardunbide enpresarial batzuren bidez. Egitasmoa ostiral goizean, Gasteizen, aurkeztu zuten Vital Fundazioaren zuzendari nagusi Axier Urresti, Arabako Turismo diputatu Cristina González, eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen presidente María de Simónen partaidetzarekin. Ekitaldiaren amaiera “Artean Wines” formakuntza-enpresarekin hitzarmen bat sinatu zen.

Formakuntza-plataforma lau zutabetan oinarritzen da. Euretariko bat azaroaren 14 eta 15ean Arabako Errioxan, Basquetour-en laguntzarekin, ospatuko den Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren Foroaren IX Edizioa da. Berrikuntzen artean, gastronomia-adituen mahai-ingurua izango da eta besteak beste honako galderei erantzungo die: Zenbat baloratzen dute sektoreko enpresen jokabide arduratsua?, edo “Nola ikusten gaituzte bisitan datozenek?”. Jose Ignacio Junguitu enologoak eta ardoaren kulturaren hedatzailearen hitzaldia ere izango da honako adituen partaidetzarekin: Marti Buckley idazle eta Mimon Marketin zuzendaria, June Yamaguchi kazetari eta Donostiatik prentsa japoniarrarentzako koordinatzailea, Catherine Marchand kazetari gastronomikoa edota Josema Azpeitia Euskadiko kazetari gastronomikoa.

Azaroaren 15eko jardunaldiak beste berrikuntza bat aurkeztuko du, Arabako Errioxaren garapen enoturistikoan inplikatutako erakunde guztien (upategiak, jatetxeak, hotelak, turismo-eragileak, etabar…) eta Estatuko bidaia-agentzia espezializatuen arteko lan-jardunaldi bat. Beste toki batzuetako turismo-eragilerekin harremanak egiteko eta lankidetza-itunak sortzeko aukera ezin hobea da. Guztira Estatu guztiko 17 bidaia-eragile izango dira.

“Ezagutza-pilulak” orrialdearen beste gune bat da. Hemen formakuntza-ekintza laburrak eta beste formato ezberdin daude enoturismoaren sektoreko eragileei zuzenduak balorea sortzeko helburuarekin. Urte guztian zehar eskaintzen dira Arabako Errioxako toki guztietan eta on-line.

Beste gune bat, Basquetour-en bidez Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren laguntza duen “Campus enogastronomikoa” da eta enoturismoa eta ardoaren profesionalentzako formakuntzarako, eztabaidarako eta loturarako gunea izan nahi du. Hain zuzen ere, 34tik gora ikastaro espezializatu ezberdin eskaintzen ditu sektoreko profesionalek euren jakitura zabal dezaten, espezializatu daitezen edota berziklatu daitezen. Aldi berean, eta aurten berrikuntza gisa, “Artean Wines”-ek eskeinitako WSET ikastaro ezberdin izango ditu. Ikastaro hauek, hiru maila ezberdinetakoak, ardotan formakuntza guztian hasiera dira eta “Master of Wine” titulua jasotzeko bidea. Era honetara, Arabako Errioxa egiaztagiria lortzeko Estatuko Iparraldeko toki gutxienetako bat bihurtzen da.

Honez gain, azaroaren amaieran Arabako Errioxako Ibilbidearen 40 bazkidetik gora Jerez de la Fronterara joango dira formakuntza-bidaia batean, bisitari gehienekoen artean dagoen Estatuko ibilbidearen enoturismoa bizi eta ikasteko helburuarekin.

Webaren aurkezpena “Artean Wines”-ekin WeSet hitzarmen-sinatzearekin bukatu da. Informazio gehiagorako www.enoconocimiento.com weba bisitatu

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30