• MICE
Euskadik MICE eskaintza aurkeztu du Munichen
Alemaniako Munich hirian aurkeztu zen atzo arratsaldean Euskadi MICE helmuga gisa. Basquetourrek eta 3 Convention Bureax taldeak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) hartu zuteb parte.
Ekitaldira Alemaniako MICEko 35 turismo-agente gako, korporatibo eta asoziatibo bertaratu ziren.
Alemania merkatu garrantzitsua da turismo-segmentu horrentzat, bai merkatu horretan dugun helmuga sendotzeagatik, bai Alemaniaren eta Euskadiren arteko enpresa-harreman sendoagatik.