Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

2024ko ekaineko eskaintza eta eskari turistikoaren eta enplegua 2024ko 2. hiruhilekoan

Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko maiatzeko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2024ko urtarrilletik ekainera metatua eta araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak. Gainera, 2024ko 2. hiruhilekoko enplegu-datuak aurkezten ditugu Euskadiko turismo-industrian.

ENPLEGUA 2024ko 2. HIRUHILEKOAN

2024ko 2. hiruhilekoan 111.751 pertsona afiliatu ziren Gizarte Segurantzan Euskadiko turismo-industrian, 2023ko 2. hiruhilekoan baino % 4 gehiago.

Euskadiko turismo-industrian Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonak Euskadin laneko altan afiliatutako pertsona guztien % 11 dira.

Laneko alta duten pertsonen artean, soldatakoak % 4,9 igo dira, eta autonomoak % 0,1.

Informazio gehiago SIT Euskadiren txostenetan eta SIT Euskadiren datu-panelean.

 

2024ko ekaina

Euskadik ekain positiboa izan du, eguneko eskainitako plaza gehiagorekin, +%1,9 (61.286), gaualdi gehiagorekin, +%1,3 (914.332), eta plazen okupazio-mailak ere gora egin du, +%5,6 (%45,40) 2023ko ekainarekin alderatuta. Aldiz, turisten sarreren kopurua % 0,5 jaitsi da (432.769).

Hotel-establezimenduek, apartamentuek eta turismo-aterpetxeek igoera handiak izan dituzte ekainean eskaintzaren eta eskariaren adierazle guztietan, 2023ko hil beraren aldean. Landa-ostatuek behera egin dute turista-kopuruan, eta plaza gutxiago eskaintzen dituzte eguneko. Eta kanpinek behera egin dute eskaintzaren eta eskariaren adierazle guztietan.

Balantze positiboa Gasteizen eta Arabako Errioxan, 2024ko ekaineko eskaintza- eta eskari-adierazle guztietan. Euskal Kostan eta Donostian, eta plazen araberako okupazioak soilik egin du behera. Bilbok plaza gutxiago eskaini ditu eta gaualdien kopurua jaitsi egin da. Euskadiko barnealdean plazen okupazio mailak baino ez du gora egin.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko ekaina

Nazioarteko merkatuak merkatu nazionalak baino kuota handiagoa du (%52 eta %48, hurrenez hurren), baina %1,9 jaitsi da 2023ko ekainaren aldean. Aldiz, merkatu nazionala % 0,4 hazi da.

10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatuek hazkunde nabarmenak izan dituzte. Beherakadak izan dituzten herrialdeak Herbehereak, Alemania eta Frantzia izan dira. Eta merkatu nazionalen artean Andaluzia bakarrik jaitsi da.

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%11), barne-merkatua (Euskadi) (%10), Katalunia (%7), Frantzia (%7) eta Estatu Batuak (%6,5).

 

2024ko Urtarrila-Ekaina metatua

2024ko lehen seihilekoko balantze positiboa Euskadin: sarrerak +%6 igo dira (2.119.320), gaualdiak +%6 (4.270.089), plazen okupazio-maila +%4,4 (%35,70), eta eguneko eskainitako plazak +%2,5 (55.555).

Ostatu-tipologia guztiek gora egin dute eskaintzaren eta eskariaren adierazleetan. Landa-ostatuetan izan ezik, horietan %2,3 plaza gutxiago eskaintzen baitira.

Adierazle guztietan igoerak Gasteizen, Euskal Kostan eta Arabako Errioxan. Bilbok plaza gutxiago eskaintzen ditu eguneko, turista eta gau gutxiago, baina plazen okupazio mailak gora egin du. Turista kopuruak soilik egin du behera Donostian. Eta, Euskadiko Barnealdean, plaza gutxiago eskaintzen dira egunean, eta gauen kopuruak behera egin du.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Ekaina metatua

Turisten %55 merkatu nazionalekoak dira. Nazioarteko merkatuak %10eko urte arteko hazkundea izan du, eta 2024ko lehen seihilekoan serie historiko osoko kuotarik altuena lortu du, % 45,1.

10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko lau merkatu daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Turista kopuruan zein gau kopuruan behera egiten duten merkatu igorleak barne-merkatua (Euskadi) eta Andaluzia dira, eta Madrilgo merkatua apur bat jaitsi da gauen kopuruan.

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,4), barne-merkatua (Euskadi) (%11,3), Frantzia (%9,9), Katalunia (%7,9) eta Estatu Batuak (%4,1).

 

Informazio gehiago

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31