• EKOTURISMOA- ESPAÑA VERDE
60 euskal enpresatik gora "España Verde-ko Korridorea"-ren ekoturismoko esperientziak sortzeko tailerretan
Sortutako esperientziak bat datoz korridorearen kontzeptu zentralarekin, hots, ecotouring-arekin, eta Euskadin turismo mota horrek duen eskaerari erantzungo diote.
"España Verde" ekoturismoko korridorearen proiektua aktibatzeko urtarrilean egin ziren jardunaldien ondoren, euskal enpresak bertan parte har dezaten, atzo ekimenaren bigarren fasea egin zen. Bertan, ekoturismoko esperientziak sortzeko hiru tailer garatu ziren, bertaratu ziren euskal enpresek diseinatuak, eta horiek izango dira Euskadin ekoturismoan interesa duten turistei eskainiko zaizkien produktuak.
Madariaga Dorrean (Bizkaia), Deban (Gipuzkoa) eta Ataria-n (Vitoria-Gasteiz) egin ziren tailerretan 60tik gora bildu ziren, batez ere Euskadiko ekoturismo-helmugetako (Urdaibai, Geoparke, Gorbeia, Valderejo eta Izki) turismo-zerbitzuetako enpresak eta ostatuak.
Tailer horien helburu nagusia parte hartzen duten enpresak prestatzea eta orientatzea da, korridorearen kontzeptu zentralarekin, ecotouring-arekin, bat datozen eta eskariaren beharrak betetzen dituzten ekoturismoko esperientzien kontzeptualizazioan eta diseinuan. Horrela, gainera, diseinatutako esperientziak bat etorriko dira Espainiako ekoturismo-produktuarekin, eta ziurtatuko dute iraunkortasun-estandarrak eta -irizpideak betetzen dituztela, biodibertsitatea kontserbatzen laguntzen dutela eta tokiko garapena babesten dutela.
"España Verde-ko Ekoturismoko Korridorearen" helburua eskariaren segmentu desberdinetara egokitutako ekoturismoko esperientziak sortzea eta sustatzea da, eko-touring ibilbide handi baten bidez. Ibilbideak berak naturagune babestuak finkatzeko balio du, eta bertan, parte hartzen duten turismo-enpresek, esperientzia ukigarri eta merkaturagarriak egituratuko dituzte.
"España Verde" marka turistikoaren parte diren 4 Autonomia Erkidegoek, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi, suspertutako proiektuak 938.000 euroko aurrekontua dauka.