• COVID 19
Aire-konpainiaek euren operatiboak berrartzen dituzte Bilbon
" Lufthansa Taldeak eta Vueling-ek ekainaren 15ean egingo dute.
COVID 19-aren eraginez, hile batzuk hegaldirik gabe eman ondoren, euren jarduera Bilboko aireportuan ekainean berrartuko dute. Hauxe da Lufthansa Taldea eta Vueling-en kasua, hilaren 15etik Aurrera euren hegaldiak berriz eskainiko baitituzte.
Lufthansa Taldearen hegaldi-programazioa, honako hau izango da, aldaketak egon daitezkeela adierazi arren:
LUFTHANSA
Frankfurt eta Bilbo arteko lehen hegaldia, eta alderantziz, ekainaren 15ean, astelehena, izango da, astean hiru aldikz: astelehen, asteazken eta ostiraletan:
. BIO-FRA: Irteera 17:55 Helduera 20:00
. FRA-BIO: Irteera 15:05 Helduera 17:10
EUROWINGS
Dusseldorf eta Bilbo arteko lehen hegaldia, eta alderantziz, ekainaren 18an izango da, astean birritan: ostegun eta igandeetan:
. BIO-DUS: Irteera 09:20 Helduera 11:25
. DUS-BIO: Irteera 06:30 Helduera 08:40 – Igandea
. DUS-BIO: Irteera 07:00 Helduera 09:10 – Osteguna
BRUSSELS AIRLINES
Brusela eta Bilbo arteko lehen hegaldia, ekainaren 29an, astelehena, izango da, astean lau aldiz: astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan
. BIO-BRU: Irteera 12:00 Helduera 13:50
. BRU-BIO: Irteera 09:15 Helduera 11:10
Bere aldetik, Vueling-en kasuan, udarako 14 ibilbide zuzen berreskuratuko ditu, hau da, 87 hegaldi astero. Helmuga zuzenen artean honakoak daude: Bartzelona, Alakant, Fuerteventura, Granada, Kanaria Handia, Ibiza, Lanzarote, Málaga, Mallorca, Menorca, Sevilla, Tenerife (Ipar) eta Valentzia, Londreseko (Gatwick) eta Pariseko (Charles de Gaulle) nazioarteko konexioez gain.