Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Alemaniako kazetariek Euskadi bisitatu dute ekoturismoko bidaia batean

2024ko irailaren 5etik 8ra bitartean, Euskadiko ekoturismoa eta kultura sustatu dira Alemaniako hainbat kazetariren artean.

1 / 4

Egun horietan, kazetari alemaniarren taldeak, besteak beste, Antje Merke (Schwäbische Zeitung), Klaus Dieter Späne (Frankfurter Neue Presse), Carsten Vick (NDR Radio), Lena Reuther (Rhein-Zeitung) eta Susanne Nicole Reuter (freelance kazetaria, Westfälische Zeitung bezalako hedabideetan argitaratzen duena), Euskadiko bi helmuga ekoturistiko nagusiak aztertu ditu: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba -UNESCO Biosfera Erreserba-eta Euskal Kostaldeko Geoparkea -UNESCO Geoparke Globala-.

Carlos Geppert Berlingo Espainiako Turismo Bulegoko ordezkariak eta Asier Merlo Urdaibaiko Biosfera Erreserbako eta Noemí Lekube Euskal Kostaldeko Geoparkeko gidariek lagunduta, taldeak hainbat baliabide eta interes turistiko gune bisitatu ditu, hala nola Mundaka, Busturia, Urdaibai Bird Center, Omako Basoa, Gernika, Mutriku, Deba, Zumaia eta Getaria.

Bidaia hori Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak kudeatu du, Berlingo OETren laguntzarekin, eta, horrela, ekoturismoa sustatu zen Alemaniako merkatuan.

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30