• EUSKARALDIA
Basquetour Euskaraldiarekin bat, euskara egunerokoan sustatzeko
Plaza Bizkaia eraikineko beste erakundeekin batera, bat egin dugu maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiarekin, euskararen erabilera gure egunerokoan sustatzeko helburuarekin.

Basquetourrek ere parte hartuko du Euskal Herri osoan egingo den mugimendu sozial honetan, elkarrizketa arruntetan euskararen erabilera handitzea helburu duen ekimenean. 11 egunetan, parte-hartzaileok Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko dugu, euskarari gure inguruan presentzia handiagoa emanez.
Poz handiz partekatzen dugu edizio hau Plaza Bizkaia eraikineko beste erakunde batzuekin, haiek ere animatu baitira ekimenean parte hartzera. Guztion artean, lan-guneetan euskararen erabilera bultzatzea da helburua.
Gogoz eta ilusioz batu gara Basquetourretik Euskaraldira, gure hizkuntzari bizia ematen jarraitzeko asmo argiarekin.
Gozatu dezagun Euskaraldiaz!