• EKINTZA-PLANA
Basquetourrek 2021erako bere ekintza-plana aurkeztu du
Euskadiko turismo-sektorearekin partekatutako dokumentuan agertzen dira arlo ezberdinetatik sektoreari laguntzeko eta Euskadi-Basque Country helmuga sustatzeko ekintzak.
Turismoaren Euskal Agentziak 2021erako bere ekintza-plana aurkeztu dio Euskadiko turismo-sektoreari. Plan hau Javier Hurtado sailburuak urrian, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako ildo estrategikoetatik abiatuta zehaztu dira, eta sektorearen erresistentzia- eta berraktibazio-faseetarako lehentasunezko laguntza-lerroez gain.
Planaren azken helburua Euskadik, pandemiaren ostean, helmuga ezaguna eta lehiakorra izaten jarraitzea da. Horretarako, labur bilduz, Agentziaren ekintzak biltzen ditu, batez ere, sektoreari arlo ezberdinetatik laguntzeko eta Euskadi-Basque Country helmugaren sustapenerako zuzenduak, turismorako urte zail honetan,
Planaren ildo estrategikoek honakoak hartzen ditu kontuan:
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik azpimarratutako bizkarrezur-muina den Gobernantza oneko ekintzak, euskal enpresekin modu estu eta koordinatuan lan egiteko, norabide berean arraun egiteko.
- Helmuga adimendun bat kudeatzeko premisaren pean, Basquetourrek jarduera turistikoa eta inguruko joerak monitorizatzeko prozesuak garatzen jarraitzen du, eta, hala, informazio erabilgarria eta ezinbestekoa du erabaki estrategikoak eta unean unekoak hartzeko.
- Aldi berean, Euskadi helmuga Seguru, Berritzaile, Digitalizatu,Iirisgarri eta Inklusibo bihurtzeko lan egiteko konpromisoa hartzen du, bisitatzen gaituztenek oroitzapen ahaztezina izan dezaten, esperientzia berezi eta aberasgarria errepikatzera animatuko dituena.
- Marketin- eta merkaturatze-ekintza ugari egingo ditu.
- Jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetutik abiatuta eta lurraldean eta ekonomikoki garatuz, pertsonak eta haien ingurune naturalak zentroan jartzeko elkarrekin lantzeko programak.
Plana Basquetourreko webgunean daukazu: https://basquetour.eus/2021eko-basquetour-eko-ekintza-plana.htm