Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NECSTOUR

Basquetourrek NECSTouR Batzar Nagusian parte hartu du, turismo iraunkorrean Europako lankidetza indartzeko

Milan, 2025eko maiatzaren 22 eta 23an. Basquetour NECSTouR sarearen Batzar Nagusian izan da maiatzaren 22 eta 23an, Milanen. Boto-eskubidea duen kide moduan parte hartu du, eta Europako 45 eskualdetako ordezkariekin batera, turismo iraunkorra eta lankidetza indartzea izan da helburua.

Gai Estatutarioen saioan, Basquetourrek sarearen etorkizunerako erabakigarriak diren gaietan parte hartu du eta NECSTouRren Gobernantza Zentro berriaren aurkezpen ofizialean izan da. Zentro hau eskualdeen arteko lankidetza errazteko sortu da, eta turismo-eredu orekatuago, parte-hartzaileago eta eraginkorrago baterantz aurrera egitea du xede.

Aurtengo Jardunaldi Tematikoak benetako kontakizunek eta marketin kontzienteak Europako turismoaren eraldaketan duten papera izan du ardatz. Eduki nagusien artean, “Lurraldeetatik ahotsak” izeneko mahai-ingurua nabarmendu da. Bertan hainbat praktika on partekatu dira, eta horietako asko Euskal Herriko Turismo Helmuga Adimendunetan (THA) ere aplika daitezke, inspirazio iturri izan daitezkeelako.

Horrez gain, Basquetourrek bi lan-espazio osagarritan parte hartu du:

  • ToT Laborategia (Etorkizuneko Turismorako): turismoaren inpaktua neurtzeko eta haren kudeaketa eta marketina hobetzeko esparru komun bat garatzea izan du helburu.
  • Klima Zentroa: turismo-helmugen kontakizun klimatikoak lantzen ditu, eta eragile garrantzitsuen inplikazioa bultzatzen du, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan.

Nazioarteko foro honetan parte hartzeak Basquetourren konpromisoa berresten du: Euskal turismo-sektorearen egokitzapena eta eraldaketa sustatzea, eta aldi berean, turismo iraunkorra, berrikuntza eta erresilientzia helburu dituen estrategia europarrean modu aktiboan laguntzea.

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31