Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LGTBI TURISMOA

Basquetourrek, Shangay Media taldeak eta Queer Destinations enpresak Euskadiren LGTBI turismo-eskaintza sustatzeko akordioa sinatu dute

" Euskadik segmentu honetako enpresa adituekin sustapen-plan berezi bat lantzen duen lehen aldia da.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Turismoaren Euskal Agentzia-Basquetour-en bidez, LGTB segmentuaren hedabide-talde buru Shangay Mediak, eta Queer Destinations LGTBI segmentuaren sustapen turistikoan espezializatua den enpresak LGTBI segmentuan Euskadiko turismoa sustatzeko plana garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Planak aurreikusten du eduki turistikoa izango duen atal bat sortzea, Visit Euskadi web orrian (https://turismo.euskadi.eus/contenidos/informacion/planes_tu_destino/eu_def/index.html) egongo dena.

Ekimenaren aurkezpena FITUR azokaren hurrengo edizioan, maiatzan, egingo da, Euskadiko standean.

Euskadiko Turismoak LGTB segmentua orain urte batzuk lantzen dihardu, gehien bat FITUR bezalako azokatan eta publiko honi zuzendutako liburuxka bereziekin baina enpresa adietuekin sustapen-plan berezi bat lantzen duen lehen aldia da.

Shangay Media Espainiako LGTB argitalpen-talde nagusia da, gaztelaniaz idazten du, offline zein digitalean, eta 27 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Gaur egun, hiru egunkari argitaratzen ditu: Shangay hilabetekaria, Shangay Voyager hiruhileko-aldizkaria –LGTB turismoari buruzko Espainiako lehen aldizkaria eta bakarra– eta Shangay urtekaria, bai bertsio fisikoan bai digitalean. Haren webgunea, shangay.com, eta sare sozialak gaztelaniaz hitz egiten den LGTB segmentuko trafiko handienetakoen artean daude.

Queer Destinations enpresa liderra da LGBTI segmentuaren nazioarteko turismoaren garapenean eta sustapenean. Aholkularitzako, marketin digitaleko, komunikazioko eta harreman publikoetako zerbitzuen bidez, gobernuen, helmugen eta enpresen eta LGBTI komunitatearen arteko zubia egiten dute. Gaur egun, Mexikoko Gobernuaren Covid-19 osteko berreskuratze-planaren buru dira, eta segmentuaren harrera ona sustatzen dute, sentsibilizaziorako eta ziurtapenerako nazioarteko programaren bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31