Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NECSTOUR

Basquetourreko zuzendaria NECSTouReko Batzar Nagusian

"Gaur hasi da bilera Parisen. Bertan, Plan Estrategikoa definituko da eta Europako Batzordearen Turismoko Plan Estrategikoari egindako ekarpenak aztertuko dira.

1 / 2

Gaur goizean hasi da Parisen NECSTouReko Batzar Nagusia. Urtero egiten da, bertako kideen parte-hartzearekin.

 

Joan den irailaren 23ko ezohiko Batzar Nagusiari eta Europako sare honek iaz egindakoari errepasoa egiteaz gain, aurreko edizioko kontuak eta aurtengo aurrekontua aurkeztu dira. Halaber, Visit Paris Regio-neko zuzendari nagusiak Île de France eskualdeko turismo-estrategia azaldu du, eta mahai-inguru bat ere izan da “ 2023 Sarearen programa: Eskualdeen arteko lankidetzaren onurak maximizatzea” gaiari buruz. Horrez gain, "Turismoa irudikatuz 2030ean: NECSTouR bidea" izeneko tailer bat antolatu da, NECSTouR 2030ren esparru estrategikoa eta printzipioak kide guztiekin batera sortzeko helburuarekin.

 

Arratsaldean, bertaratuek hainbat eztabaidetan parte hartuko dute. Bata, NECSTouRrek Ukrainako turismoa berreskuratzeko plana nola babestu dezakeen ikuspuntu ezberdinak aztertzeko; eta, bigarrena, turismo jasangarria NUTS 2 mailan neurtzeko, "Laguntza Teknikorako Tresna" 1: Espainiako kasuaren ikaskuntzak eta Europako herrialdeen arteko lotura” gaiari buruzkoa.

 

Ondoren, tailer gehiago izango dira, oraingoan "Gobernantza turistiko sendo baterako neurketa sistematikoa: nola erabili datuak modu jasangarriagoan kudeatzeko eta merkaturatzeko?" gaiari buruz.

 

NECSTouRren Batzar Nagusia amaitzeko, Visit Flanders-eko Peter De Wilde sareko presidenteak, Europako Batzordeko Turismo Unitateko buru Marie Hélène Pradinesek eta Île de France Europako presidente Stéphanie Von Euwk azalduko dituzte ondorioak.

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31