• SELECTAIR BELGIKA
Belgikako bidaia-agentzien kooperatiba garrantzitsu batek Euskadin prospekzio-bidaia egin du
" "Selectair"-eko bi zuzendari asteburuan Bilbora iritsi ziren urrian antolatuko duten kongresurako egoitzak eta jarduerak erabakitzeko helburuarekin
“Selectair”-eko kudeatzaile John Van Wulpenek eta zuzendaritza-batzordeko kide Veerle Van de Loockek asteburuan Bilboko aireportuan lur hartu zuten Euskadin prospekzio-bidaia bat egiteko asmoz aurten ospatuko duten kongresua dela-eta.
“Selectair” bidaia-agentzia independiente belgiarren kooperatiba koordinatzailea da, bertan 100 bulegotik gora dituena, eta kooperatibako enpresetako 150 tik gora bidaia-eragile bilduko dituen kongresua Euskadin, urriaren 4tik 8ra ospatuko da.
Bidaian zehar, zuzendari belgiarrek hiru hiriburuak eta beraien kongresu-azpiegiturak bisitatu dituzte, baita hotelak, upategiak, sagardotegiak eta jatetxeak ere, kongresuaren ospakizunari begira interesgarriak izan daitezkeen egoitzak eta jarduerak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko.