Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   B-INDUSTRIAL

Euskadi "B-Industrial"-ean, Bartzelonako Nazioarteko Turismo Industrialaren azokan

Euskadi hilaren 22tik 24ra "B-Industrial", "B-Travel" Turismoaren Nazioarteko Saloiaren barruan Bartzelonan ospatuko den Turismo Industrialaren Nazioarteko Azokan egongo da.

Azaroan turismo-produktu honen garapenaren aldeko apustua Industrialdian-Turismo Industrialaren Nazioarteko Astean, jendaurrean aurkeztu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila, Basquetour-en bidez, nazioartean arloko azokarik garrantzitsuenean egongo da.

Gainera, “B-Industrial” munduko turismo industrialaren erakuslehioa ezeze turismo kulturalaren arlo honetako profesionalen topagunea ere bada, azokarekin batera, jardunaldi profesionaletan, aurkezpenak, mahai-inguruak, eztabaidak eta ekitaldi ezberdinak egongo dira sareak sortzeko, sektorearen nobedadeak ezagutzeko eta negoziorako aukerak sortzeko ezinbestekoak.

Euskadik bere stand propioa izango du eta bertan profesionalei eta bisitariei euskal turismo industrialaren erakargarritasuna eta eskaintza orokorra erakutsiko dizkie eta, beste ekintza batzuren artean, “Euskadiren turismo industriala” sustapen-gida aurkeztuko du.

Liburuxka hau, turismo-produktu honen baliabide nagusiei buruzko informazio zehatzarekin, 2019 honetan bere finkapenerako egiten ari diren ekintzen artean dago, ERIH Ibilbide europarrari, tokiko ibilbide moduan, egindako atxikimenduarekin, bisita profesionalekin eta sustapen-web berriaren diseinuarekin batera.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30