Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

Euskadi Basque Country eta bere kultura gastronomikoa Norvegiako nazioarteko sagardo topaketa nagusian

1 / 13

Sagardoaren Lurraldea (Ciderlands Nazioarteko Sareko kide eta sortzailea) eta Euskadi Basque Country (Eusko Jaurlaritzako Turismoa) NICA 2022 & Norwegian Cider Festival sagardoaren munduko ekitaldi ospetsuan parte hartu zuten, Bergenen (Norvegia), azaroaren 10-11-12an. Jaialdian, sagardo nordikoaren nazioarteko lehiaketa, Norvegiako sagardo jaialdia, hitzaldiak, nazioarteko sagardoen dastaketak, erakustokiak, euskal gastronomiaren erakustaldiak eta Ciderlandsen Urteroko III. Topaketa izan zituen.

 

CIDERLANDS

Sagardoaren Lurraldeak bultzatuta eta Basquetourren (Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren Euskal Agentzia) babesarekin, 2018ko irailean Ciderlands Makers and Lovers sortu zen, Sagardoaren Kulturaren Helmugen Nazioarteko Sarea, gaur egun Europako 10 helmuga dituena (www.ciderlands.org). Helmuga turistiko horien nazioarteko sustapena da Sarearen helburu nagusietako bat, eta urtero hainbat jarduera egiten dira helmuga kideetan (topaketak, aurkezpenak, dastatze gastronomikoak, azokak, etab.) helburu hori lortzeko. Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren, NICA 2022 & Norwegian Cider Festival jaialdiaren esparruan, Ciderlandseko kide diren herrialdeen III. Urteko Topaketa egin zen. Bertan, 2023an mundu mailan sagardoaren kulturarekin lotutako turismoa sustatzeko egingo diren jarduerak eta sustapen-ekintzak definitu ziren.

 

EUSKADI BASQUE COUNTRY PROTAGONISTA

Euskadi Basque Country-k (Eusko Jaurlaritzaren Turismoa) protagonismo berezia izan zuen NICA 2022 & Norwegian Cider Festival jaialdian, hainbat ekintza antolatuz eta haietan parte hartuz. Horien artean, aipatzekoa da Basquetourrek Hanen-en (Norvegiako landa-turismoaren eta nekazaritza-produktuen erakunde nazionala) laguntzarekin antolatutako afaria, hilaren 11n, sagardoaren eta gastronomiaren munduko erreferentziazko bi helmuga gisa Norvegia eta Euskadi senidetzeko.

 

Afaria Basquetourrek egindako ongietorriarekin eta Euskadi Gastronomikako “Sukaldearen soinuak” bideoarekin hasi zen, eta Javi Rivero eta Gorka Rico “Ama Taberna” jatetxeko (Tolosa, Gipuzkoa) sukaldari gazte eta talentudunek egin zuten. Bi profesionalek, Ion Zapiain, Zapiain sagardotegiko ordezkariarekin batera (Astigarraga, Gipuzkoa), 4 koloretako PINTAKETA menu batekin gozatu zuten, sagardo onenek ureztatuta. Hori guztia Morten Tungesvik sukaldari norvegiarrarekin lankidetzan, Bergeneko Michelin lehen izarra, sutegietan anfitrioi-lanak egin zituena.

 

Euskal gastronomia ezagutzera eman zuen fusio-showcooking-a izan zen, errezeta tradizional eta berritzaileekin egindako Norvegiako despentsako produkturik hautatuenen artekoa, hain zuzen ere. Herriak eta kulturak elkartzeko modu gozoa.

 

Showcooking-era gonbidatuen artean, Ciderlands-eko 14 nazioarteko ordezkari, Portugal, Irlanda, Austria, Suitza, Alemania eta Erresuma Batutik etorritako sagardoaren munduko nazioarteko 17 epaile, Visit Norway bezalako tokiko agente turistikoak; Verden, Kilroy eta Berg-hansen bezalako norvegiar touroperadoreak, edo European Cruise, Timeout travel, Travel design eta Ethical travel portal, baita komunikabide espezializatuak ere.

 

Javi Rivero 50 Next zerrendan nabarmendu dute bertako produktuarekin egindako lanagatik, eta “Ama” jatetxeak Repsolen lehen Eguzkia irabazi du aurten. Horrez gain, Euskadiko sagardoak dastatzeko aukera ere izan zen. Nazioarteko sagardo-dastaketetara joan zirenek Ion Zapiainen (www.zapiain.eus) eskutik dastatu zituzten egiten dituzten sagardo motak: sagardo naturalak, izotz-sagardoak, etab. Ion bere anaia Mikelekin batera Astigarragako sagardotegi historikoaren belaunaldi berrikoak dira, eta Ion gastronomia berritzera deitutako gazteen 50 Next munduko zerrendan sartu dute.

 

Gainera, Euskadi Basque Country protagonista izan zen NICA 2022 & Norwegian Cider Festival jaialdiaren hitzaldi-programan. Bertan, Euskadi nazioartean ezaguna den turismo gastronomikoaren helmuga bihurtu duten ibilbide eta mugarrien ikuspegi orokorra eskaini zen, eta Euskadi Gastronomikak euskal turismo gastronomikoaren eskaintzaren sustatzaile eta elementu egituratzaile gisa duen papera nabarmendu zen, gaur egun ia 800 enpresa eta erakunde dituen sarea osatu arte.

 

Ekimen horiekin, Euskadiko Turismoak nazioartean sagardoaren gastronomiarekin eta kulturarekin lotutako helmugaren ontasunak eta erakargarriak erakutsi zituen, Norvegian oso zapore ona utzi zuen hitzordu batean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31