Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

EUSKADI Basque Country Turespañako Slow Travel 2025 kanpaina berrian parte hartu du helmuga gisa.

Think you know Spain" Think again Turespañako kanpaina berriaren leloa da, eta Arabako eta Arabako Errioxako hainbat kokaleku agertu dira, besteak beste, trikuharrien ibilbidea Laguardian, Aldayetako clubnautikoa Garaioko pantanoan eta Atxeta Gazta gaztandegia, Oletan. Helburua Espainiako eguzki- eta hondartza-irudi tipikotik aldentzea da, beste eremu geografiko batzuetako helmugak sustatuz.

Kanpaina honen bidez pertsona-profil baten arreta erakartzea nahi izaten da. Erritmo lasaiagoan bidaiatzea, sasoiz kanpo eta hain masifikatuak eta hain ezagunak ez diren espazioetatik ibiltzea nahiago duena. Turista izatetik bidaiari izatera pasatzea. Kanpaina, batez ere, nazioarteko merkatuari zuzenduta dago.

Euskadi turismo-helmuga gisa kanpaina honetan parte hartzearekin errentagarritasuna, desestazionalizazioa eta dibertsifikazioaren helburuak betetzen dira. Halaber, bat dator turismo arduratsuan eta jasangarrian oinarritutako Euskadi Basque Country markaren ezaugarriekin. Beraz, Euskadik Euskadi Basque Country helmuga sendotzen duen kanpaina batean parte hartzen du, turismoari eta ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasunari buruzko paradigma berriaren barruan. Turismo arduratsuagoa, kontzientziatuagoa eta probetxugarriagoa herritarrentzat eta tokiko komunitateentzat.

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31