Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Euskadi Basque Country turoperadore premiumekin bildu da Mexikon eta Kolonbian

Basquetour buru zuen euskal ordezkaritza komertzial bat Mexikoko Guadalajara hirian eta Kolonbiako Bogota eta Medellínen bildu da hil honetan bidaia-eragile, turoperadore eta industria turistikoko bazkideekin, baita komunikabideekin ere, Euskadiren premium eskaintza zabal eta aparta ezagutzera emateko, bidaiari mexikar eta kolonbiarren artean interesa areagotzeko asmoz.

Euskadiko Confidential klubeko sei hotelek eta luxuzko lau DMCk osatutako euskal ordezkaritzak negozio saioak egin zituen, banan-banan, bi merkatuetarako produktu eta pakete turistikoak garatzeko ideiak eta planak partekatzeko. Confidential, Euskadi – Basque Country marka turistikoaren premium produktuen kluba da. 92 luxuzko enpresa ditu, jatetxe, hotel eta esperientzien artean.

Hiru hirietan egindako lan-saioetan, bertaratutakoek euskal sukaldaritzan inspiratutako platertxo goxoak dastatu zituzten.

Mexikon, Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak, Euskadik duen eskaintza turistiko anitza aipatu zuen, eta honako hau adierazi zuen: "Mexiko herrialde anaia bat da, eta zintzo sentitzen gara hemen egoteagatik, gure helmuga turistikoan dugun produktu bereizgarria aurkezteko, ezin hobea esperientzia paregabeak bilatzen dituzten bidaiari mexikarrentzat".

Bai Mexikon eta baita Kolonbian ere, euskal ordezkaritzak topaketak izan zituen turoperadore premium garrantzitsurekin; biak “Virtuoso”, munduko luxuzko bidaia-agentzien sare garrantzitsueneko kideak baitira eta Euskadi ere, sarearen parte baita.

“Virtuoso” sareak 1,100 agentzia baino gehiago ditu 50 herrialdetan eta 22,000 aholkulari aditu baino gehiago, eta konexio pertsonalak erabiltzen ditu 2,000 hotel, gurutzaldi-linea, airelinea eta helmuga globalekin, esperientzia paregabe eta pertsonalizatuak eskaintzeko.

“Basque Ambassadors 2025 "sariak Kolonbian

Bogotan, lan-jardunaldiez gain, Basquetourrek parte hartu zuen bertako Leo jatetxean ospatu zen "Basque Ambassadors 2025" sarien banaketan. Sari hauek zitzaizkien Kolonbian euskal sukaldaritza sustatzen duten zortzi profesional eta proiektu gastronomikori banatu zitzaizkien. "Basque Ambassadors" aitorpen ibiltaria da, Basque Culinary Centerrek sustatua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.

"Basque Ambassadors 2025" sarien banaketan sukaldariak, sukaldariak eta gastronomia-sektoreko profesionalak bildu ziren, euskal sukaldaritzaren funtsa beren mugetatik haratago eraman dutenen lana goraipatzen duen ekitaldi batean. Sari hauek Kolonbian euskal gastronomiaren hedapenean funtsezkoak diren zortzi pertsona saritu dituzte: Goio Usunaga Beltrán de Guevara, Koldo Miranda, Juantxu Alonso, Felipe Arizabaleta, Tomás Rueda, Luis Carlos Bonilla, Fundación Corazón Verde eta Sebastián Pupo. Sarituetako bakoitzari euskal sukaldaritzaren nortasuna babesten eta sustatzen laguntzeagatik eman zaio saria, bi eskualdeen arteko lotura kulturala eta gastronomikoa indartuz.

Ekitaldian parte hartu zuten Daniel Solana, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak; Álvaro Oviedo, Basque Culinary Centerreko ekitaldien arduradunak; Rafael Manuel Kutz Garaizabal, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkariak; eta Santiago Jiménez Martín, Espainiak Kolonbian duen enbaxadoreak.

Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak, euskal gastronomiaren esentzia gure mugetatik haratago daramaten enbaxadoreak izatearen garrantzia azpimarratu zuen, nazioartean Euskadi-Basque Country marka indartuz: "Kolonbia eszena gastronomiko zirraragarria duen eta gure kulturarekin lotura handia duen herrialdea da. Merkatu honetan gure sukaldaritzaren balioak, zaporeak eta tradizioa transmititzen jakin dutenen lana aitortzea funtsezkoa da Euskadi erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa posizionatzen jarraitzeko ".

Beraz, bidaia borobila ozeanoaren beste aldean egindakoa, merkatu hauetan Euskadi Basque Country helmugaren ezagutza sakontzeko eta merkaturatzeko.

 

 

Mayo 2025

LU MA MI JU VI SA DO
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31