Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   IBILTUR AZTERLANA

Euskadi bisitatzen duten turisten ia % 80k aisiagatik bisitatzen dute

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren azken IBILTUR azterlanak 2016an eta 2017an aisiako eta MICE sektoreko turisten portaeraren datuak jasotzen ditu. Negozioagatiko turisten ehuneko altuena Gasteizekoa da (% 37), eta aisiagatiko bisitarien proportzio handiena Arabako Errioxakoa (% 89), Euskal Kostaldea (% 88) eta Bilbo (% 81). Aisiagatiko turismoaren %57a Estatuko EE.AAetatik dator eta % 43a, nazioartetik.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2016-2017 IBILTUR azterlanaren ondorio nagusiak eman ditu ezagutzera; horren bidez, aisiagatik eta negozioagatik eta MICE sektoreagatik Euskadi bisitatzen duten turisten portaera aztertzen da.

Azterlan honek honako ondorio nagusi hauek aipatzen ditu:

  • Euskadin gaua ematen duten turisten % 79k aisiagatik bisitatzen gaitu eta % 17k, negozioengatik/MICEgatik.
  • Vitoria-Gasteiz negozioagatik bisitatzen duten turisten ehunekoa Euskadiko helmugetan altuena da (% 37). Ordea, aisiarako turisten proportzio handiena Arabako Errioxakoa da (% 89), gero Euskal Kostaldekoa (% 88) eta Bilbokoa (% 81).
  • Aisiarako turisten artean, 2014tik hiriko turismoa dago, eta hura hiru motibo erabakigarrigatik: hiriko turismoa egitea (% 22), gastronomiarekin eta ardoarekin lotutakoak (% 20) eta kultura eta ekitaldiak (% 13,5). Era berean, nabarmentzekoa da ibilbide turistikoak (Touring) egiteko dagoen gero eta joera handiagoa; gaur egun, % 21ekoa, eta, 2014an, % 12koa zen.
  • MICE sektoreko turisten artean, 2012tik gaur egun arte alderdirik baloratuena biltzarraren/konbentzioaren programa da (1 eta 5 bitarteko balorazio-eskalan, 4,6). Hala ere, biltzarra egiteko egoitzak eta biltzarrak/konbentzioak antolatutako gizarte-programak edo aisia-jarduerek gora egin dute, nabarmen, balorazioan, 2,1 puntutik 4,4 puntura, eta 4,1 puntura, hurrenez hurren.
  • Turistaren profila dela eta, aisiako turisten % 57 Estatuko EE.AAetakoa da, eta % 43, nazioartekoa, zeinak 6 puntu egin baititu gora, 2014aren aldean. MICEko turisten kasuan, % 75 Estatukoa da.
  • Aisiako turistek bidaian eginiko gastua, guztira (jatorrian eta helmugan), 1.404 milioi eurokoa da (827 milioi 2014an). Gastuak, guztira, MICEko turisten kasuan ere gora egin du, 2014an 56.280 €-tik gaur egun 87.178.000 €-ra. Bestalde, Euskadin pertsonako eta eguneko aisiako turisten gastua 104 €-koa da, 2014an baino 5 euro handiagoa. Eta, MICEko turisten kasuan, 129 €-koa zen eta, orain, 133 €-koa.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31