• NAZIOARTEKO SUSTAPENA
Euskadi ILTM, luxozko turismoaren azokan
" Aurten birtuala da, azaroaren 23tik 25era bitartean
Euskadik 5. urtez jarraian parte hartzen du luxozko turismoari zuzendutako ILTM azokan. Azken hilabeteetan azoka fisikoa Cannesen abenduan ospatzeko egindako ahaleginak izan arren, azkenean, formato honetan ez da 2021era arte egingo.
Beraz, ekitaldia ohiko moduan egin ahal izateko eta aurten atzeratutako LTM guztiak konpensatzeko, ekitaldi digital bakarra sortu da, mundo guztia hartzen duena: Europa, Erdi Ekialdea eta Afrika, azaroaren 23tik 25era bitartean.
ILTM azoka bakoitzak kontu handiz aukeratutako luxozko turismo-eragile eta aholkularirekin biltzeko aukera ematen du. Aholkulari bakoitza pertsonalki gonbidatua dago eta kalifikazio prozesu zorrotza jarraitu behar du bere negoziorako pertsona egokiak ezagutzen duela ziurtatzeko.