Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LGTBIQ+

Euskadik LGTBIQ+ Travel Symposium Basque Country antolatu du eta Europako helmuga inklusiboenetako bat bezala sendotu da

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetour Turismo Agentzia Euskalak, OutThere aldizkariarekin eta Queer Destinations agentziarekin lankidetzan, LGTBIQ+ segmentuko turismoari buruzko sinposioa antolatu dute maiatzaren 8 eta 9rako. Ekitaldi honek hainbat erakunderen laguntza du, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia eta Turespaña, besteak beste, baita enpresa eta babesle pribatuen parte-hartzea ere.

Ekitaldi honekin, Eusko Jaurlaritzak erakusten du Euskadi helmuga inklusibo eta aniztasunarekiko errespetuzkoa bihurtzeko duen apustua. Ekintza hauek guztiak bat datoz Euskadiko Turismorako Kode Etikoarekin, zeinaren printzipioetako bi elkarrekiko errespetua eta aniztasunaren baitako berdintasuna diren. Era berean, Euskadi erreferente izatea errealitate bihurtzen du euskal gizartearen bilakaera oso positiboak. Eusko Jaurlaritzak 2020an egindako ikerketa baten arabera, euskal biztanleriaren %76ak uste du sexu- eta genero-aniztasunak gizartea aberasten duela. %85ak ezkontza berdintasuna babesten du, eta %79a ados dago pertsona transek izena erregistroan mediku-betekizunik gabe aldatzeko eskubidea izatearekin. 

Basquetour-ek urteak daramatza sentsibilizazio-programetan lanean, euskal turismo-baliabideek LGTBIQ+ kolektiboko bisitari eta turistentzako kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izan dezaten. Orain arte 139 enpresak amaitu dute prestakuntza. Gainera, prestakuntza hori enpresa osoak jaso behar du ziurtagiria lortzeko, eta, horrenbestez, 1182 pertsonak amaitu dute ikastaroa. 

Enpresetarako eta turismo-baliabideetarako prestakuntza-programaz gain, Basquetour-ek epe luzerako estrategia bat ezarri du, LGTBIQ+ bisitari eta turistentzako esperientzia pertsonalizatuak barne hartzen dituena. Hain zuzen ere, sinposio honen helburuetako bat da Euskadi Basque Country helmuga turistiko gisa aurkeztea segmentu horretan espezializatutako bidaia-agentzia profesionalen aurrean. Segmentu turistiko horrek urtero 200 mila milioi eurotik gora mugitzen ditu, eta %8ko hazkundea du urtero. Sinposiora nazioarteko bidaia-agentzia ugari eta komunikabide espezializatuak bertaratuko dira. 

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31