Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMILIA TURISMOA

Euskadiko Familia Turismoko Klubaren 7. lan-mahaia ospatu da

Gaur Euskadiko Familia Turismoko Klubaren 7. lan-mahaia ospatu da, klubeko enpresa kideen ordezkarien, eskualde eta hiri turismoko teknikarien eta erakunde publikoen arteko topaketa eta lankidetzarako espazioa.

Gaur Euskadiko Familia Turismoko Klubaren 7. lan-mahaia ospatu da, klubeko enpresa kideen ordezkarien, eskualde eta hiri turismoko teknikarien eta erakunde publikoen arteko topaketa eta lankidetzarako espazioa. Basquetourrek, aurreko edizioetan bezala, aktiboki parte hartu du jardunaldi honetan. 

Lan-mahaia, gutxienez urtean behin ospatzen da, eta egungo kideekin lan-zikloaren itxiera markatzen du. Datorren urtetik aurrera, klubak bi urtez berrituko du bere osaera, Euskadin familia-turismoa dinamizatu eta indartzeko konpromisoari jarraipena emanez. 

Saioan zehar, klubaren egungo egoera aztertu da; 211 enpresek osatzen dute, hiru azpisektore nagusitan banatuta: ostatuak, zerbitzuak eta jarduerak, eta jatetxeak. Gainera, urtean zehar egindako ekintzen errepaso zehatza egin da, beste erakundeekin egindako lankidetzak, komunikabideetan izan den presentzia eta martxoan eman zen marketin digitaleko prestakuntza azpimarratuz. 

Jardunaldiak aukera eman du azken hilabeteetan klubaren misio eta ikuspegiaz egindako barne hausnarketa sakontzeko, etorkizun estrategikoa orientatzeko ezinbesteko alderdiak baitira. Testuinguru horretan, hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako ekintzak aurkeztu dira, ikuspegi berri horrekin bat eginez. 

Topaketak Euskadiko Familia Turismoko Klubaren konpromisoa berresten du, etengabeko hobekuntzarekin eta familia-turismoa indartzearekin. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31