Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Euskadirako ezagutza-bidaiak ez dira bukatu eta oraingoan, kazetari italiarren txanda da

Atzo iritsi ziren Bilbora eta hilaren 25era arte gastronomia ardatz duen ibilbidea egingo dute.

1 / 8

Gastronomian espezializatutako Italiako komunikabidetako kazetariek Euskadi bisitatuko dute egunotan, Basquetourrek Erromako OETen laguntzarekin antolatutako ezagutza bidaia batean.

 

Atzo Bilbora iritsi eta Bizkaia Zubia, Getxo, Getaria eta Donostia bisitatu ondoren, gaur Ordizian, Gasteizen eta Guardian izango dira. Bihar Añanako Gatz Haranaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren txanda izango da, eta amaitzeko, ostiralean, Bilboko 7 kaleak eta Erriberako merkatua bisitatuko dituzte, jatetxeetara bisitak eginez.

 

Egonaldi osoan zehar, Euskadiko bertako produktuak, gastronomia eta ardoak bertatik bertara ezagutzea izango da helburua.

 

Italian bizi diren turistak nabarmentzen dira kultura-jardueren praktikan eta Euskadiko kultura eta tradizioak ezagutzeko interesean. Eta helmugan egiten dituzten jardueren artean, paseatu eta hiria bisitatu ondoren, jatetxe on batean jatea nabarmentzen da, batez bestekoaren gainetik.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30