Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NATURA

Eusko Jaurlaritza Ignaziotar Bideko Udalen Elkartearekin bildu da ibilbide horren inguruko proiektu egituratzailea aurkezteko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Javier Hurtado, eta Basquetourreko zuzendaria, Daniel Solana, Ignaziotar Bideko Udalen Elkarteko ordezkaritza batekin bildu dira, ibilbidea igarotzen den tokietako Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako ordezkari instituzionalei aurkezteko. Elkartearen helburua da bidea turistikoki koordinatzea eta sustatzea, eta kalitatezko eta erreferentziazko helmuga turistiko gisa sendotzea, bai estatuan, bai nazioartean.

Elkarteak jakinarazi du 2025. urtea erakundearen egitura sendotzera bideratuko duela, ibilbidearen parte diren 90 herri eta hiri inguru elkartzeko helburuarekin. Era berean, 2026-2029 ekintza-planaren zirriborroa aurkeztu du. Zirriborro horrek, besteak beste, turismoa sustatzea eta ibilbidea seinaleztatzea, turismo-marka posible bat garatzea, kanpainak eta azoketako presentzia barne hartzen dituzten merkaturatze-estrategia bateratuak eta abar jorratzen ditu.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Inaziotar Bidea sustatzeko lan egin du, fluxuak mugitzen eta urtarokotasuna galtzen laguntzen duen ibilbide turistiko gisa, Euskaditik igarotzen diren erromesaldi-bideen barruan. Ildo horretan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan jardun du haren sustapenean, eta Basquetour – Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, liburuxka espezifiko bat diseinatu da, Bidearen ibilbidea Euskadin helarazteko.

Gaur egun, Ignaziotar Bideko Udalerrien Elkarteak 70 udalerri ditu, eta euskal udalerriak hauek dira: Asparrena, Kanpezu, Bilar, Kripan, Guardia, Lapuebla de Labarca, Zalduondo, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.

 

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31