Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LANDA-TURISMOA

Eusko Jaurlaritzak bere laguntza eskaintzen dio Euskadin ospatuko den Landa Turismoaren Europako Kongresuari

" Bi aldiz, COVID19a dela-eta, atzeratu ondoren, azkenean, 2021eko ekainaren 2an eta 3an egingo da Arantzazun. " Kongresuak bere egitaraua mantenduko du baina edukinen ikuspuntu berri batekin, pandemiaren osteko egoeraren erronka berriei zuzenduak.

Euskadin izango den Landa Turismoaren Europako Kongresuaren hurrengo edizioak badu bere behin-betiko data itxita. Bi aldiz atzeratua izan ondoren osasun egoera dela-eta, COETUR landa-sektorearen hitzordurik garrantzitsuena Estatuan, 2021eko ekainaren 2an eta 3an izango da, EscapadaRural.com-ek antolatuta.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, Arantzazuko Gandiaga Topagunean ospatuko den topaketa garrantzitsu honetan laguntzen du. Euskadin, landa-turismo, duen pisuari dagokionez, mantendu egiten da, bisitarien heldueren %6arekin, IBILTUR AISIA 2019 azken txostenaren arabera. Dena den, 2014tik naturan egiten den turismo aktiboaren hazkunde nabarmena ikusi da eta honek zalantzarik gabe, landa-turismoari lagunduko dio. Honez gain, une hauetan, Euskadin landa-turismoaren eskaintzari lotutako jasangarritasuna, kalitatea eta segurtasuna bezalako baloreak oso garrantzitsuak dira bisitariak erakartzeko, behin COVID19ak eragindako konfinamendua gaindituta.

Bere aurreko edizioan, Portugalen, 200 profesionaletik gora bildtu zituen COETURek koronabirusaren ostean sektorearen eragin soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa aztertuko du “Landa-turismoa pandemiaren osteko erronken aurrean” izenburupean. 2020an, betetze-mailan gora-beherakin, ziurgabetasun une asko izan dituen sektorearen topagune izango da kongresua. EscapadaRural.com-eko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari Ana Alonsok azaldu du “aurten inoiz baino gehiago landa-turismoaren profesionalek biltzeko, krisialdiaren ondorioak aztertzeko eta esperientziak partekatzeko gune bat behar dute. Egoera oso konplikatuaren aurrean gaudela uste dugu baina aukerak ere eman ditzakeela. Zalantzarik gabe, gure sektorearentzako lehena eta geroa izango dira eta Kongresua egiturazko erronkak planteatzeko, ez egiturazkoak, tokia da”.

Koronabirusaren pandemia kolpe gogorra izan da turismo-sektorearentzako, oroar. Baina, landa-turismoa bidaiatzeko aukera gustokoena izan da osasun murrizketek utzi dutenean. Udako denboraldiaren osteko balantzea positiboa izan da eta egungo mugikortasun murrizketek sektorean eragina duten arren, bai antolatzaileek bai Eusko Jaurlaritzak uste dute pandemiaren bigarren olatua gainditu ondoren beste eskari-gailur bat egongo dela.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30