• EKOTURISMOA ETA ORNITOLOGIA-TURISMOA
Extremadurako Ornitologia-Turismoaren Nazioarteko Azokak 25 bete ditu
" Euskadik parte hartu du asteburuan ekoturismoa eta ornitología-turismoaren baliabiderik garrantzitsuenak sustatzeko
Euskadik parte hartu du ostiraletik eta 3 egunetan, FIOn Extremadurako Ornitologia Turismoaren Nazioarteko Azokan, ekoturismoa eta ornitologia-turismoaren erreferentziako azoketariko bat.
Monfragüeko Parke Nazioanak, hegaztien behaketarako munduko guneetariko bat eta UNESCOk deklaratutako Bisoferaren Erreserba, 10.000 bisitaritik gora hartu ditu egun hauetan: enpresa espezializatuak, erakunde publikoak eta kontserbazio-elkarteak bildu dira profesionalen arteko topaketetan eta alde enpresariala eta ludikoa uztartzen dituen programazioarekin eta adituen eta publikoaren partaidetzarekin.
Euskadiren standak turismo-mota honetako baliabiderik garrantzitsuenetarikoak sustatzeko balio izan du: Urdaibaiko Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, 9 parke naturalak, Ataria, Añanako Gatz Harana, Leitzaran, ekoetxeen sarea, etabar…Guztia, banatu den “natura turismoaren gida”-n bilduta eta honekin batera, errepideetako mapa, Nekatur elkarteari buruzko informazioa eta landa-inguruak ostatu hartzeko ematen dituen aukerak edota Euskadi helmugari buruzko informazio orokorra. Guztira, Euskadiri buruzko 3.000 euskarri banatu dira.
Gainera, ostiralean,azokara Busturialdeako delegazio bat hurbildu zen Urdaibai Erreserbako Patronatoak, Urremendik eta Turdaibaik zuzendua, azoka hurbiletik ezagutzeko eta honelako ekitaldiek antolatzen diren tokiarentzako sortzen dituen aukerak aztertzeko helburuekin.