Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Hedabide espezializatuekin lankidetzan

Bi hedabide espezializaturekin lan egin dugu urteko bigarren seihilekoan, helmuga eta premium eskaintza ezagutarazteko: "Vogue" eta "Basque Luxury Magazine".

"Vogue" ren kasuan, Euskadik branded-content (markaren edukia) kanpaina batean parte hartu du Condé Nast taldearekin, Turespañarekin lankidetzan. Zehazki, Agentziak “Vogue”rekin lan egin zuen Euskadiren erakargarritasuna erakusteko eta turisten arreta erakartzeko AEBetako eta Frantziako merkatuetan.

Blanca Pérez-Sauquillok, Turespañako Marketin Globaleko zuzendariak, bisitari honen garrantzia azpimarratu du gastu-gaitasun handiagatik eta, ondorioz, ekonomian eta gizartean duen eraginagatik.

"Basque Luxury Magazine" ren kasuan, ohiko lankidetza da, eta, horri esker, bisitatzen gaituen turistari informazioa eskaintzen zaio establezimendu, zerbitzu, produktu, artista, artisau eta helmugako erakundeei buruz, bai eta “Euskadi Confidential” klubaren esperientzia-eskaintzari buruz ere.

Mayo 2025

LU MA MI JU VI SA DO
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31