Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDE BERDEEN VI. KONFERENTZIA EUROPARRA

Isabel Muela sailburuordeak Bide Berdeen VI. Konferentzia Europarra inauguratu du

" Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak inauguratu du gaur Bide Berdeen VI. Konferentzia Europarra, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Bide Berdeen Elkarte Europarrak eta Fundación de Ferrocarriles Españoles-Vías Verdes fundazioak antolatuta eta Europa Jauregian hilaren 4an eta 5ean ospatuko dena.

Bide Berdeen VI. Konferentzia Europarraren erakunde antolatzaileetako ordezkariak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela, Bide Berdeen Elkarte Europarreko presidente Giulio Senes, eta Fundación de Ferrocarriles Españoles-eko zuzendari José Carlos Domínguez izan dira inauguratu dutenak Gasteizko Europa Jauregian.

Sailburuordeak sailak turismo jasangarriaren aldeko estrategia eta ekintza-plan bat burutzeko duen konpromisua azpimarratu du. Eta turismoak nola izan behar duen dugun natura ondarea (honen adierazle dira Bide Berdeak) zaintzeko tresna bat. Turismo antolatua, arautua eta planifikatua, lehiakorrak izan gabe ekoturismoaren printzipioetan oinarritua. Gogoratu du baita, Euskadik duen lidergo egoera eta oraintsu, Espainiako EE.AArik lehiakorrenatzat jo duela Exceltur-en Monitor 2018 txostenak.

Bi egunetan, Konferentziak ibilbide hauekin zerikusia duten interes turistikodun gaiak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Hilaren 4an, Europako, Estatuko eta lurraldeko estrategiak, Irlanda edo Espainiakoak esaterako; ondare industriala eta Bide Berdeak Portugal edo Belgikan bezalako herrietan balorean jartzea; Bide Berdeen eta turismoa bizikletan nola monitorizatu dituzten Txekian, Alemanian edota Gironan; eta turismo-produktuaren garapenean sektore pribatuaren partaidetza eta bizikleta elektrikoaren hedapena aditu txekiar, danimarkar eta espainiarren eskutik, izango dira jorratuko diren gaiak.

 

Bere aldetik, hilaren 5a motorizatuta ez dauden ibilbideen kudeaketa eta sustapenari buruzko hitzaldiekin hasiko da, euren artean, Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millánarena Euskadiko Bide Berdeen sustapenari buruz. Bide Berdeak Espainian eta turismoa bizikletan, Danimarkan, zati hau osatuko duten gaiak izango dira.

Jarraian, mugikortasuna, intermodalitatea eta bertako garapenari buruzko saioak Nafarroa, Erresuma Batua, Araba, Irlanda, Gipuzkoa eta Gasteizko kasuak izango ditu protagonista eta eztabaida batekin bukatuko da.

Europa, Girona eta Kadizeko Bide Berdeetan dauden turismo jasangarriko esperientziek eta Bide Berdeak eta generoaren ikuspuntuak osatuko dute jardunaldiaren egitaraua.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31