• EUSKADI CONFIDENTIAL
KIRKER HOLIDAYS-EK, LUXUZKO TURISMOAN ESPEZIALIZATUTAKO TUROPERADORE BRITAINIARRAK, EUSKADI BISITATU DU
BASQUETOURrek, Londresko Espainiako Turismo Bulegoarekin batera, KIRKER HOLIDAYSen fam trip-ean lagundu du. KIRKER HOLIDAYS Erresuma Batuko turoperadore garrantzitsuenetako bat da eta luxuzko segmentuan espezializatuta dago: Short Breaks & Taylor Made, Kultur eta musika bidaiak...

Lau egunez, martxoaren 27tik 30era, 8 agente turistiko joango dira hiru euskal hiriburuak bisitatzera, baita euskal kostaldea eta Arabako Errioxa ere. Besteak beste, Balenciaga museoa, Guggenheim eta Katxina txakolin upategia, Argomanizko Paradorea, Bilboko The Artist hotela, Donostiako Maria Cristina hotela eta Etxanobeko La Despensa jatetxea bisitatuko dituzte.
Zalantzarik gabe, Bilboko aireportutik Londresera doan lotura hobetzeak Erresuma Batuko hiriburutik datozen bisitariak ugaritzen lagunduko du. Hemendik aurrera, Vueling bezalako airelineak zuzenean joango dira Heathrowra. Gainera, iaz, Britihs Airwais konpainiak Donostiarako hegaldi zuzena jarri zuen martxan, City eta Donostia lotzeko.