Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI-BASQUE COUNTRY

Lehendakariak Euskadiren "izena eta izana" indartzen eta zabaltzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Iñigo Urkullu buru izan da Euskadik Frantzian duen ordezkaritza berriaren aurkezpen ekitaldian Ordezkaritza hau irekitzeak Euskadi Basque Country-ren kanpo-posizionamendua hobetzea lortzen laguntzen du, Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren ardatzetako bat Euskadiren zazpigarren ordezkaritza izango da kanpoan Egoitza berriak Euskadik Europaren alde egiten duen apustua erakusten du, "presentzia irabazi eta Europan eta munduan ahots propioa izan nahi duen Herri irekia"

1 / 12

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren “izena eta izana” indartzen eta zabaltzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du2023ko Tourraren aurkezpenaren harira Parisera joan diren euskal erakundeen aurrean gaur arratsaldean egin den Euskadiren Frantziako ordezkaritza berriaren aurkezpenean. Era berean, azpimarratu du egoitza berri honek agerian uzten duela Euskadik Europaren alde egiten duen apustuak bizirik dirauela, “Herri ireki bat, presentzia irabazi eta Europan eta munduan bere ahotsa izan nahi duena”.

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza iazko abenduan sortu zen, Parisen du egoitza, eta Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea de bere ardura, hainbat sektoreko interesak defendatu eta sustatzeari, euskal kolektibitateekiko harremanei eta garapenerako lankidetzari dagokienez. Euskadiren eta Frantziaren arteko harremanak sektore ugari biltzen ditu: kulturala, linguistikoa, ekonomikoa, industriala edota komunikazioetakoa. 

Ordezkaritza honen irekierak Euskadi Basque Country erakundearen kanpo-posizionamendua hobetzen laguntzen du. Helburu hau Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren ardatzetako bat da. Frantziako ordezkaritza honek Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzen erakunde-sarea indartzen du. Gaur egun, erakunde-sarea osatzen dute: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak, Euskadiren Argentina-Mercosur-eko Ordezkaritzak, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak eta Euskadiren Madrileko Ordezkaritzak. Euskadiren zazpigarren ordezkaritza izango da kanpoan.

Lehendakariaren arabera, ordezkaritza honen inaugurazioa Herri Erronka baten ondorio da; “izan ere, euskal erakunde, unibertsitate, elkarte, federazio edo enpresa guztiok partekatzen dugu nazioarteko presentzia eta harreman aktibo eta eraikitzaile bat izateko anbizioa”. Horrela, Urkulluk esan du elkarrekin lan eginez bakarrik irabaz dezakegula “nahi dugun aintzatespena, Euskadiren nazioartekotzea bultzatzeko elkarrekin lan egin”.

Nazioarteko ikuspegi horretatik, Lehendakariak gogorarazi du Parisen, zehazki Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, nazioarteko taldeen lehen bilerak deitu zirela, “horrek erakusten du, Eusko Jaurlaritzak, lehen egunetik, Europa Batuaren aldeko asmoarekin bat egin zuela”, adierazi du. Egoitza berri honekin Euskadik duen Europaren aldeko apustua, orain ere, bizirik dagoela erakusten duela gaineratu du Iñigo Urkulluk. “Europarrak eta europazaleak gara”, esan du.

Euskadi eta Frantzia arteko harremana

Bere hitzaldian, Lehendakariak aurkezpen-ekitaldi honen esanahi historikoa azpimarratu du, eta, egoitza berri honetan, Agirre Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza aintzatetsi ditu. Horrela, gogorarazi du, duela 85 urte Eusko Jaurlaritzak Euskadi utzi behar izan zuenean, Parisen ireki zela Egoitza. Garai zail haietan, Espainian diktadura indartzen zen heinean, Parisen iraun zuen Eusko Jaurlaritzaren “izenak eta izanak”, “egunez egun, urtez urte, Euskadiren arima bizirik gorde zuten”, esan du Urkulluk.

Ildo horretan, Lehendakariak nabarmendu egin du Euskadik Parisekin duen harremana, eta, oro har, Frantziarekin duen harreman historiko, ekonomiko, sozial eta kulturala; “elkarrekin dantzatzen dugu Pirinioen bi aldeetan”, Voltaireren hitzetan. Euskadik harreman instituzionala du Iparraldeko Mankomunitatearekin, Euroeskualdearen, Pirinioetako Lan Elkartearen edo Arku Atlantikoaren esparruan. “Gure helburua harreman horiek sendotzea da”, adierazi du.

Lehendakariaz gainera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Arantza López de Munain Euskadiren Parisko ordezkariak ere esku hartu dute egoitzaren aurkezpen ekitaldian.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31