Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TME-REN BETEARAZPEN BATZORDEAREN BILERA

Lehendakariak TME-Turismoko Mundu Erakundearen Betearazpen Batzordearen Bilerari hasiera emango dio

Iñigo Urkullu Lehendakariak Turismoaren Munduko Erakundearen Batzorde Betearazlearen bilera ireki du; egunotan da, Donostia-San Sebastianen.

Kursaal Biltzar Jauregian egin diote harrera Lehendakariari Zurab Pololikashvili TMEko idazkari nagusiak, Álvaro Nadal Energiako, Turismoko eta Agenda Digitaleko ministroak, Gustavo Santos Batzorde Betearazleko presidenteak eta Argentinako Turismo ministroak, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Matilde Pastora Asían Turismoko Estatuko idazkariak. Elkarri agur egin ondoren, Urkullu Lehendakariak Batzorde Betearazlearen 108. bilerako inaugurazio-ekitaldi ofizialari eman dio hasiera eta, bertan, Euskadi herrialde irekia eta nazioartekotzearekin konprometitua dela nabarmendu du.

Azken bi hamarkadetan, turismoaren sektoreak hazkuntza esponentziala izan du; beraz, Eusko Jaurlaritzak estrategia partekatua zehaztu eta turismo jasangarriaren hiru gakoak aplikatu behar izan ditu:

  • konplizitatea tokiko erkidegoarekin, balio handiko harrerarako
  • natura- eta kultura-inguruneari arreta ematea, posizionamendu paregabea sendotzeko
  • kalitateko zerbitzua, fideltasuna bermatzeko.

Era berean azaldu du “gure herrialdeak duen gaitasun turistikoa kudeatzen jakin behar duela, kalitateko arreta eskaintzeko gaur eta baita bihar ere. Gure ekonomiaren % 6 da sektore hori, eta, urterik urtera, hazten doa. Konprometituta gaude sektore horrekin”. Lehendakariak esan du lankidetzan oinarrituta egiten dutela lan, alegia, kalitatearen aldeko apustua egiten duen eta lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren binomioak duen garrantziaren jakitun dagoen sektore profesionalaren konpromisoa dutela. “Nation branding” kontzeptua sustatzen ari gara, Euskadi kanpoan aurkezteko. Gure marka Euskadi Basque Country da, irudi erakargarria eta eraginkorra, gure berezitasuna, kultura eta nortasun paregabeak, gure balio diferentziala oinarri dituena”, esan du Lehendakariak, amaitzeko.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31