• "ESPAñA VERDE" MARKAK BERE "NORTE DIEM" ESPERIENTZIA PORTO-RA ERAMAN DU
Ostegun honetan, azaroak 14, Porto-n "Norte Diem" esperientzia artistiko-gastronomikoaren edizio berria ospatu da, "España Verde" marka turistikoaren ekimen berritzailea.
Frankfurt-en aurreko urtean arrakasta handiz aurkeztu ondoren, proposamen hau orain Portugalera iritsi da, "España Verde" osatzen duten lau erkidegoen aberastasuna ezagutzera emateko: Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herria.
140 gonbidatuk baino gehiagok (bidaia-agentziak, turoperadoreak, komunikabideak eta bertako preskriptoreak), “España Verde”-ren esentzia aztertu ahal izan dute, eskualde bakoitzaren zapore eta paisaietan barrena aurkeztutako ibilbide sentsorial baten bidez. Esperientzia ongi-etorri koktel batekin hasi da, Iñigo Lavado euskal sukaldariak sortua. Lavadok lau erkidegoetako plater eta ardo bereizgarrien aukeraketa bat eskaini die bertaratutakoei, paisaia eta ondare kulturalaren irudiak pantaila batean proiektatzen zirelarik.
Galiziako Turismo Agentziako zuzendari eta 2024an España Verde-ren ekintzen koordinatzaile den Xosé Manuel Merelles-ek azpimarratu du merkatu portugaldarraren garrantzia markaren estrategian. “Gure eskualdeen arteko hurbiltasun geografikoak eta kultura afinitateak publiko portugaldarrarekin dugun lotura sendotzeko aukera ematen digu; hau da Galiziarako nazioarteko igorle nagusia eta beste erkidegoentzat merkatu nabarmena", adierazi du Merelles-ek.
Ekitaldian, “España Verde”-ren bi proiektu aurkeztu dira: "España Verde-ren Ibilbide Handia" eta "España Verde Ekoturismo Korridorea". Bi ekimen horiek turismo iraunkorra sustatzen dute, lau erkidegoetako altxor natural eta kulturalak ezagutzeko ibilbidea eskainiz, “España Verde”-ren ingurumenaren kontserbazio eta turismo arduratsuarekiko konpromisoa islatuz.