Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TOURING

Turismo saila "High Motors & Luxury Show", motorra, luxua eta bizimodu ona gustokoa dituztenentzako saloian izango da

" Basquetour automobil-ekitaldi honen zenbait babesleren artean dago eta kotxez egin daitezkeen ibilbideekin zerikusia duen "The Basque Route" egitasmoa aurkeztuko die kotxe-marka eta saltzaile ezberdinei

High Motors & Luxury Show motor-munduaren inguruko luxuzko produktuak ezagutzera emateko formula berria bihurtu da, goi-mailako markak, establezimenduak eta kontsumitzaileentzako ekitaldi berritzaile bezala finkatuz.

Bihartik hasi eta hilaren 29ra arte, Galdameseko Loizaga Dorrean ospatuko den ekitaldiaren egitaraua ekintzez beteta dago: auto-probetatik hasi eta zuzeneko musikaraino, bisita gidatuak, kotxe-erakusketa, ardo-dastaketak, hitzaldiak, master clase-ak, dastaketak, jateko guneak etabarretatik pasatuz.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak aukera hau aprobetxatu nahi du “The Basque Route”, 2016tik garatzen dihardun errepideetatik kotxez egiteko ibilbideen egitasmoa goi-mailako produktuen marka, establezimendu eta kontsumitzaileei aurkezteko. Horretarako, bilera pribatu ezberdinak antolatuko dira.

Azkenik, ekitaldira joango direnek bi lagunentzako bi gau eta bi bazkariko egonaldi bat zozketatuko da.

Saloiari buruzko informazio gehiago:

https://salonhighmotors.com/programa/

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30