Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOA

621 enpresa daude atxikituta dagoeneko Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari

102k 2022an egin dute lehen aldiz, eta gainerakoak, aurretik atxikita egon arren, iaz programaren etengabeko hobekuntzarekin jarraitu zuten, Kodearen alderdi berriak landuz.

1 / 5

Gaur, Euskadiko turismo-sektoreko 621 erakunde eta profesionalek 2022an egindako lana aitortu da, Euskadiko Kode Etikoa osatzen duen prestakuntza-ibilbidea eta konpromiso-ibilbidea bete baitute.

 

Javier Hurtado Turismo sailburuak parte hartu du ekitaldian, eta Gasteizko Europa Jauregian egin da.

 

621 erakunde horietatik (123 Araba, 255 Bizkaia, 243 Gipuzkoa) 102k iaz parte hartu zuten lehen aldiz turismo-lehiakortasuneko programa honetan, eta gainerakoek Kodearen alderdi berriak landu zituzten, etengabeko hobekuntzako proiektua baita. Horiek guztiak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan daude dagoeneko, joan den otsailaren 27an Euskal Turismoaren Etika Batzordeak egindako bileraren ondoren. Batzorde horrek, besteak beste, Kode Etikoari atxikitako erakundeak ofizialki erregistratzea du eginkizun.

 

Programan parte hartzen duten erakundeak publikoak zein pribatuak dira, eta azpisektore turistiko guztietakoak: ostatuak eta jatetxeak, tabernak eta kafetegiak, informazio turistikoko bulegoak, museoak eta interpretazio-zentroak, turismo aktiboa, turismo nautikoa, gida turistikoak, etab.

 

Gehienak Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun- eta produktu-programetan parte hartzen zuten erakundeak dira, eta beren gain hartu dituzte erantzukizun soziala eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean.

 

Sailburuak gogorarazi du Euskadik konpromiso eta aktibo handiena duen autonomia-erkidegoen artean jarraitzen duela kalitate eta lehiakortasun turistikoaren ziurtagirietan, hainbat programarekin, besteak beste kalitatearen Q-a, jardunbide egokiak, ekoetiketa edo eraginkortasun energetikoa. “Lan hori guztia apustu partekatu baten emaitza da: jasangarritasun turistikoaren aldeko apustua. Turismo jasangarriaz ari garenean benetan esan nahi dugu, ingurumenean eta tokiko kulturan ahalik eta inpaktu txikiena sortuta, bere jarduera garatzen duen turismoa dela. Eta batez ere, komunitatean eragina duten onurak dituen turismoa. Erantzukizun eta jasangarritasun turistikoak, beraz, 3 alderdi hauek hartu behar ditu beti bere baitan. Ingurumenarena, soziokulturala eta ekonomikoa”.

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da, gure kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarrietatik abiatuta egina, eta 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritua.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetourren bidez, euskal turismo-lehiakortasunaren eraldaketa iraunkorra eta arduratsua egin du, orain arte banaka landutako programak eredu bakar batean integratuta: Kalitatezko Jardunbide Egokiak Helmugetan, Smart Business Konpromisoa, IKTak erabiltzeko Jardunbide Egokiak, Europako Ekoetiketa eta Irisgarritasunarekiko Konpromisoa.

 

2015ean, Turismoaren Munduko Gailurra egin zen Gasteizen, eta, ordutik, Euskadi turismo-eredu arduratsu, etiko eta iraunkor baten alde ari da lanean. Kode horri esker, munduko konpromisoak Euskadiren nortasunera eta kulturara egokitu ahal izan ditugu.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31