Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Produktuak

Basquetourren produktuen arloaren xedea produktuaren kategoria ezberdinetan Euskadiren posizioa eta lehiakortasuna hobetzea da, horretarako, marketinerako tresnak ahalik eta ondoen erabilita; baliabideak eta arlo estrategikoak identifikatu eta baloratu ondoren produktu turistiko berriak sortzea, eta produktu berri horiek sortzeko eta garatzeko beharrezko tresnak diseinatzea eta ezartzea.

Helburuak

  • Merkatuari buruzko datuak aztertzea eta aplikatzea erabakiak hartzeko orduan (tradeari eta kontsumitzaileei sustapen-ekintzek sortzen dieten eragina, merkatuko adierazleen bilakaera, etab.).
     
  • Produktuaren kategoria bakoitzerako Urteko Marketin Plana egitea.
     
  • Eskaintza turistikoa osatzen duten baliabideek dituzten garapen-beharrak identifikatzea eta kudeatzea (esperientziak, zirkuituak, playground-ak, etab.), beharrezkoak diren baliabideak erabiliz eta produktu-kategoriak garatzeko ezarritako produktuen klubak kudeatuz.
     
  • Produktuen garapenari eta dagoen eskaintzari aldizkako kontrolak eta jarraipena egitea.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia