Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA SUIZAN

Gastronomia eta enoturismoa baliabide erakargarrienak Suizako merkaturatze jardunaldietan

" 150 eragile suizarrek parte hartu zuten joandako astean Bernan, Basilean eta Zurichen ospatutako hiru workshop-etan, Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarekin, Basquetour-en bidez. " Gastronomia eta enoturismoarekin batera, natura eta Chillida-leku izan ziren saltzeko argudio nagusiak, azken hau Zürich Hauser unid Wirth galeriak kudeatzen baitu.

1 / 2

150 eragile suizarrek euren interesa euskal turismo-eskaintzarekiko azaldu zuten Suizan, 26tik 28ra bitartean ospatutako 3 workshop-etan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak parte hartu zuelarik, Basquetour-en bidez.

Jardunaldiotan, workshop-a ospatu zen 3 hirietan, Bernan, Basilean eta Zurichen helmugaren aurkezpen bat egin zen. Azken hiri hau izan zen Euskadirekiko interes handiena erakutsi zuena, gaur egun, hegaldi zuzenak Bilbora ditu-eta.

Parte hartu zuten eragile suizarren artean interes gehien sortu zuten produktuak, gastronomia eta enoturismoa izan ziren. Dena den, hauez gain, merkaturatze jardunaldiotan saltzeko argudio nagusiak natura eta Chillida-Leku museoa izan ziren, azken hau Zürich Hauser unid Wirth galeriak kudeatzen baitu.

 

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31