Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal Kostaldeko Museoen Hilean jarduera esklusiboek lehentasuna izango dute

• Atzo Portugaleten bildutako Museoen Sareko Mahaiak, gainera, bere ordezkaritza-sistema aldatzea proposatuko du bazkideen arteko komunikazioa hobetzeko

2018/10/18 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Atzo Portugaleten Euskal Kostaldeko Museoen Mahaiaren bilera ospatu zen; museo hauen Sarea osotzen duten 41 zentru publiko eta pribatu ordezkatzen dituena. Bileran, 8 mahai-kideek, 2019ko martxoan ospatuko den sarearen ekintza nagusia, Euskal Kostaldeko Museoen Hilean, jarduera esklusiboei eta plaza mugatuetakoei lehentasuna ematea erabaki zen programaren bereiztasuna azpimarratzeko bere seigarren edizioan. Aldi berean, beste turismo-eragile integratzeko lanean arituko dira. 31 egunetan, atxikitutako zentruek hainbat jarduera eskaintzen dituzte urtero, era guztietako publikoentzako abantailak eta beherapenekin. Mahaiak, honez gain, abenduaren 13an ospatuko den asanbleari ordezkaritza-sistema aldatzea proposatuko dio barneko komunikazioa hobetzeko asmoarekin. Azkenik, beherapen esklusiboak biltzen dituen sarearen informazio-triptiko berria onartu zen eta laister museoetan banatuko dena.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia