Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritzak Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren egoitzari eginiko erasoa gaitzetsi du

2017/08/09 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eskatu du turismo-sektoreari, oraingoan Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren Euskal Agentziaren egoitzaren aurka eginiko erasoen aurrean erantzuteko. Pintadak gaur goizean agertu dira, eraikinaren kanpoaldean, hilaren 17an Ernaik deitutako manifestazioaren ingurukoak; gainera, pintura gorria bota dute sarreran.

 

Sabotaje horien aurrean –Retortillo sailburuak esan bezala, “tolerantziarik eza onartezina erakusten dute”–, Turismo Sailak laguntza guztia eskaini nahi dio euskal turismoaren sektoreari, urtean 4.100 milioi euro eta ia 100.000 enplegu sortzen dituen eta Euskadin BPGd-aren % 6 den eremuko enpresa eta langileei.

 

Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendaria, gaur, turismoaren sektoreari laguntza erakusteko Donostian deitu den ekitaldian izango da. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, Millánek aldarrikatzen du “euskal turismo ereduari dagokionez, adostasun handia dagoela; izan ere, jasangarritasunean, lurralde-orekan eta urtarokotasunik ezan oinarritzen da”.

 

Harkaitz Millánek esan du turismoaren sektoreari eginiko erasoak, “turismo jasangarriaren aldarrikapen faltsuan oinarritzen denak, kalte handia egiten diola Euskadiren irudiari. Eraso horiek egiten dutenak ez dira euskal gizartearen ordezkari, nahiz eta hala direla erakutsi nahi duten”. “Ezin da horrelako beste sabotajerik onartu; lehengo denborak dakarzkigute burura, eta, eztabaidarako lagundu beharrean, eztabaidaren alde gaudela kontuan harturik, okertzea besterik ez dute lortzen eta Euskadik kalitateko turismo helmuga gisa duen irudia kaltetzea, eta, gainera, 100.000 euskal langileren enpleguekin jolasten dute”.

 

Millánek esan du “ekintza horien euskarri diren, zuritzen dituzten edo beren postulatu ideologikoak sustatzeko aprobetxatzen dituzten talde politikoei eskatzen dietela erantzukizun-ariketa egiteko, esplizituki kondenatzeko eta, era berean, beren jarrera ideologikoekin bat datozenei eraso egiteari utz diezaioten eskatzeko”.


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia