Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo:“Herrialde moderno eta ireki baten aldeko apustua egiten dugu, erronka guztiei etorkizunera begira aurre egiteko prest”

2017/08/17 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak gaur aurkeztu du “The Basque Route” proiektua. Touring turismo-proiektu honek ibilbideak eskaintzen ditu Euskadin barna, turismo-fluxuak banatzeko, baliabide turistikoen ezagutza zabaltzeko eta turismoa urte-sasoi ezberdinetan banatzeko.

Retortillok adierazi duen moduan, Touring turismoaren helburuak dira, herrialdea bertatik bertara ibilita ezagutzea gustatzen zaion bidaiari motari zuzenduta egoteaz gain, baliabide turistikoak balioan jartzea, ezagunenak edo hiriburuetan soilik daudenez harago, turismoa urte-sasoi ezberdinetan banatzea eta turismo-fluxuak lurralde osoan barna banatzea. Herrialde-marka, hau da, Euskadi, helmuga gisa balioan jartzea, ezberdindua eta dibertsifikatua; eta turisten egonaldiak luzatu eta, hala, haien gastua areagotzea.

“Ekimen honek, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak sustatutako beste ekimenek bezala, helburu du garapen orekatua, ondarearen babesa, tokiko ekonomiaren sustapena (enpleguak eta aberastasuna sortuta) bermatzeko turismo mota bultzatzea, funtsean, turista herrialdean inplikatzea bultzatzea” adierazi du sailburuak.

“Azken batean” amaitu du Retortillok, “Euskadi-Basque Country marka indartu nahi dugu, turisten helmuga gisa eta herrialde moderno eta ireki gisa aurkezteko, erronka guztiei etorkizunari begira, eta ez iraganera begira, aurre egiteko prest”.

 

The Basque Route

The Basque Route Euskadin barna ibilbideak egin nahi dituzten bidaiariei zuzenduta dago, gehien bat autoz iristen direla kontuan hartuta: % 63 bere ibilgailuarekin etorri ohi da, % 25 hegazkinez eta gainerakoak bestelako garraiobideen bidez. Webgunean 7 etapa proposatzen dira, guztira 849 km: 3 hiriburuak, 52 udalerri, 19 eskualde, 100 erakargarri turistiko baino gehiago. 3 baliabide UNESCOren Gizadiaren Ondare dira (Bizkaiko zubia, Santimamiñeko kobazuloa, Ekaingo kobazuloa), 1 Biosfera Erreserba da eta 100 esperientzia turistiko baino gehiago eskaintzen ditu.

Aurrez diseinatutako ibilbideez gain, The Basque Route webguneko planifikatzailearen bidez neurrira egindako ibilbideak antola daitezke, bidaia pertsonalizatu nahi dutenentzat: egonaldiak murriztu edo luza daitezke edo ibilbideak txandakatu, eta ibilbideak gaika antola daitezke.

Adibidez, itsasoko jarduerak, kultura-, gastronomia- edo mendi-esperientziak aukerak hauta daitezke. Halaber, jarduerak eta baliabideak aukeratu daitezke, museoak, paisaiak, ondareak edo merkatu gastronomikoak, besteak beste, hautatzeko; bisitatu nahi diren udalerriak ere hauta daitezke. Aukeratutako ibilbideak bistaratzeko aukera eskaintzen du, baliabide turistiko bakoitzari buruzko informazioa jaso bertan klik eginez eta, ondoren, pdf formatuan deskargatzeko.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia