Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritza ekoturismoaren Estatu mailako II. kongresuan, Caceresen

• Euskadiko natura-guneen sustapena, beste administraziorekin sinergiak ezartzea edo ekoturismoan lan egiten duten euskal enpresak bultzatzea, Estatuan ekoturismo produktu-klubeko enpresak biltzen eta kudeatzen dituen erakundearekin- TUREBE- akordio bat sinatuz, dira euskal ordezkaritzaren erronketariko batzuk kongresu honetan.

2017/11/07 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaurtik eta datorren 9ra arte, ingurumen eta turismo kudeatzaileren euskal ordezkaritza batek, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren burutzapean, Basquetourren bidez, parte hartuko du ekoturismoari buruzko Estatu mailako II. kongresuan, Cáceresen. Eusko Jaurlaritzak iaz lehen edizioan ere parte hartu zuen, bertan Daimieleko adierazpena eta ekoturismoaren definizio ofiziala onartu baitzen, “natura-gune batera egiten den bidaia, ezagutzeko, gozatzeko eta ibiltzeko, apreziatu eta bere kontserbazioan modu praktiko batez laguntzen den aldi berean, bertako biztanlegoan eragin positiboak sortuz”, hain zuzen ere.
Turismo Estatu Idazkaritzak, Cácereseko Diputazioak, Extremadurako Juntak eta Espainian Ekoturismo Klubak antolatuta, II Kongresu hau Guadalupen, Villuercas Ibores Jara UNESCOren geoparke mundialean, ospatzen da. Batez ere, turismo erakunde publikoetako arduradun eta teknikariei; parke nazionaletako, biosfera erreserbetako, geoparkeetako eta beste natura-gune batzuetako kudeatzaileei; gune babestuetan jarduera erregulatzen duten ingurumen administrazio autonomoetako teknikariei; biodibertsitatea eta geodibertsitatea baliabidearen kudetzaileei, hau da, lurraldearen babes-erakundeak, gune pribatuetako erakunde kudeatzaileak, kontserbazio GKE-ak; ekoturismoan diharduen enpresa sektoreari, hau da, agentziak edota ekintza-enpresak, natura-guneetako turismo elkarteetako arduradunak, ekoturismo jomugetako landa-garapeneko teknikariak, Estatuko eta nazioarteko turismo-eragileak ekoturismoan adituak, eta natura-gunearen eta ekoturismo produktuaren kudeaketarekin lotutako unibertsitateak eta hezkuntza-zentruak, zuzendua dago.
Euskal ordezkaritzaren erronkak II Kongresu honetan ezberdinak dira: Euskadiko gune naturalen, hau da, Urdaibai Biosferaren Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, 9 parke naturalak, “Birding Euskadi” produktua eta, azken batean, Euskadiko ekoturismo-eskaintzaren sustapena eta hedapena; ekoturismoan lan egiten duten beste administrazio eta erakunderekin sinergiak ezartzea: OMT, Turismo Idazkaritza, MAPAMA, Elkarte Autonomak,…. eta ekoturismo arloko euskal enpresen garapena, TUREBE- Estatuan ekoturismo produktu-klubeko enpresak biltzen eta kudeatzen dituen erakundearekin akordio bat sinatuz.
Informazio gehiago:
www.congresonacionaldeecoturismo.es

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia