Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Gaur hasi da Basque Ecodesign Meeting, Bilbon

• IHOBEk antolatuta, kongresuak ekonomia zirkularrerako eredu ekonomikoaren aldaketa eta eredu ekonomiko berri honen negoziorako aukerak eta hobekuntzak aztertuko ditu.

2017/09/19 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Partaide bat liburuxka turistiko bat deskargatzen kongresuan
Partaide bat liburuxka turistiko bat deskargatzen kongresuan

Gaur hasi da Euskalduna Jauregian, Basque Ecodesign Meeting kongresua, IHOBEk antolatua eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Euskadi jomuga jasangarri moduan balorean jartzeko informazio-gune batekin laguntzen du.
Ekodiseinuari buruz Europan egiten diren topaketa nagusietako bat da. Enpresetako bostehun profesional inguru bildu ohi ditu, alegia, erabakiak hartzeko ardura duten eta ekodiseinua eta produktuaren ingurumen-berrikuntza beren erakundeen politiketan txertatzeaz interesatzen diren profesionalak, hori guztia abantaila lehiakorrak lortzeari begira. Parte hartzen dute, orobat, produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren alorreko pertsonal teknikoak eta profesionalek, unibertsitateek eta administrazio publikoak.
Bi urterik behin egiten den Basque Ecodesign Meeting Batzarraren 2017ko edizioaren ardatza izango da aztertzea zer-nolako inplikazioak izango dituen, sektore industrialarentzat, ekonomia zirkularrerarako- zuzentzailea eta birsortzailea- trantsizioak Europako eredu ekonomikoan eragindako aldaketak, eta aztergai izango du, halaber, nola bihurtu daitekeen erronka horiek negozio-aukera eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko aukera. 
Gai horiek aztertzeko, Basque Ecodesign Meeting 2017ek 120 txostengileren baino gehiagoren parte-hartzea izango du, hainbat eremu sozioekonomikotakoak, administrazio publikotik sektore pribatura. Hori guztia 2 batzar-egunetan banatuta, hiru saio orokorrekin eta 12 saio paralelorekin. Azken batean, Batzar honek bidea emango du Bilbo eta Euskadi Europako foro onenetako bat bilakatzeko, sektore industrialaren etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko, eztabaidatzeko eta horren inguruko akordioak bilatzeko.
Ekitaldia jasangarritasun irizpidepeak jarraituz antolatu da eta, errefortzu gisa, informazio turistikorako gunea, paperezko liburuxka turistikoen banaketaren gainetik QR kodeen bidez deskargatzeari ematen zaio lehentasuna. 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia