Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“Anfitriones” ikastaroetarako izena-emateko epea, zabalik

• Interesdun turismo-profesionalek azaroaren 8ra arte eman ahal izango dute izena. • Bisitariari ematen zaion zerbitzua eta arreta hobetzeko asmoa duen programa, hiru lurraldeetan azaroaren 13tik 17ra arte garatuko da eta guztiz finantzatuta dago.

2017/10/10 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez eta Turismoko Estatu-Idazkaritzarekin lankidetzan, “Proyecto Anfitriones”-eko ikastaroetarako izena-emateko epea ireki du. Epea azaroaren 8an bukatuko da eta ikastaroak Getxon, Eibarren eta Gasteizen, azaroaren 13tik 17ra arte, eskainiko dira.

Programa hau 2010ean jarri zen martxan euskal turismoaren profesionalek bisitariei ematen dien zerbitzua eta arreta hobetzeko. Formakuntza-programa honetan 600 profesionaletik gora izango direla aurreikusten da.

Trebakuntza honekin, Eusko Jaurlaritzak zera nahi du: bertaratzen direnek, euren eguneroko lanean, bezeroei tratu bikaina emateko praktika eta teknika berriak erabil ditzatela. Aldi berean, lan-giroa hobetzea eta talde-lana suspertzea ere lortu nahi da, zalantzarik gabe bezeroak eramaten duen inpresioa hobetzeko eragina duen langileen gogobetetasuna lortzeko.

Ikastaroak ehuneko ehunean daude finantzatuta eta Euskadin eskainiko direnak honakoak dira:

Getxo Elkartegian (Bizkaia):
- Azaroaren 13an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
- Azaroaren 13an (15:30-19:30) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin”
- Azaroaren 14an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”

Eibarko Azitaingo Industrialdean (Gipuzkoa), ikastaro berberak emango dira:
- Azaroaren 14an (15:30-19:30) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
- Azaroaren 15ean (9:00-13:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin”
- Azaroaren 15ean (15:30-19:30) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”

 Eta Gasteizko Salburua Parkeko “Ataria”-n:
- Azaroaren 16an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
- Azaroaren 16an (15:00-19:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin”
- Azaroaren 17an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”
- Azaroaren 17an (15:00-19:00) “Harrera atseginez egiteko formulak”


Informazio gehiagorako:
    - Posta elektronikoa: anfitriones.presencial@segittur.es
    - Telefonoa: 93 008 00 75, 9:30 etatik 13:30 etara, astelehenetik ostiralera.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia