Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo sailburuak Bizkaia Zubiaren garrantzia azpimarratu du bere 125. urteurrenaren aurkezpenean, FITUR-en

  • Bizkaiko Foru Aldundiko, Getxo eta Portugaleteko eta Portuko Agintaritzako ordezkariek parte hartu dute uztailaren 28a egun nagusitzat izango duten urteurrenaren ospakizunak ezaguterazteko ekitaldian.

2018/01/17 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok aurkeztu ditu gaur arratsaldean, Euskadiren stand-ean, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena ospatzeko 2018 honetan egingo diran eginkizunak.

Eginkizun hauen epizentroa eraikina bera izango da, Euskadin onartutako Humanitatearen Ondarearen lehen elementua, Estatuan aintzatetsitako lehen ondare industriala eta portu batean dagoen munduko ondare bakarra UNESCOk onartua.

Sailburuak baliabide turistiko bihurtu den ondare industrialaren baliabide honen garrantzia azpimarratu du; izan ere, 2017an 100.000 bisitari hartu zituen, %51 Estatukoak, %31 atzerritarrak eta %18 bertakoak.

Gaur egun, Bizkaia Zubiak bisita gidatuak eskaintzen ditu, 50 metroko altueran dagoen bere pasabide monumentalatik, Zubiaren esperientzia bizitzeko eta Hibiaiaren bokaleko ikuspegi izugarriak, inguruko udalak, Bilboko Portua eta inguruko mendiak ikusi ahal izateko.

Aurkezpenean izan dira baita, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatua, Imanol Pradales; Portugaleteko alkatea, Mikel Torres, eta Turismo zinegotzia, Loli Torres; Getxoko Turismo zinegotzia, Irantzu Uriarte, eta Ekonomiaren Sustapenerako zinegotzia, Ignacio Uriarte; Portuko Agintaritzako ordezkaria, Gloria Frau, eta Bizkaia Zubiko presidenta Marta Uriarte, eta presidenteordea, Iñigo Cardenal, ere. Erakunde guzti hauek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, ondare aparta honi lotuak eta bere urteurrenean bere garrantzia nabarmentzeko eta sustatzeko ados jarri direnak.

Aurten izango diren ekintzak herritarrentzat zein turismo eta ondare-kudeatzaileak, injineruak, arkitektoak…bezalako profesionalentzat pentsatuta daude. Eta noski, bisitarientzako ere. Ekintzen artean Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak antolatutako turismo industrialaren foroa eta Transbordadoreen Munduko Kongresua azpimarratu behar dira.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia