Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Nazioarteko hainbat kazetari eta bidaia-antolatzaile, Euskadin

  • Maiatzan eta ekainean, Erresuma Batuko, Suediako, Frantziako, Holandako eta Alemaniako kazetariek, Italiako blogeruek eta Israelgo bidai-antolatzaile batek jomugaren tokirik esanguratsuenak bisitatu dituzte bidaia ezberdinetan.

2018/06/27 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

"Diesenhaus" bidaia-antolatzaile israeldarreko eragileak, Donostian
"Diesenhaus" bidaia-antolatzaile israeldarreko eragileak, Donostian

Euskadik gero eta interes handiagoa sortzen du Europako iparraldean eta handik hedabide ezberdinetako kazetariak bidaltzen dituzte hemengo turismo-eskaintza ezagutu dezaten. Hori da Suediaren kasua, datorren ostiralean etorriko diren “Lantliv Magazine” aldizkariko kazetarien eta maiatzaren erdialdean egon ziren “Vinguden” online argitalpenekoen jatorria.

Ardoetan espezializatutako aldizkari digitala Suediako garrantzitsuena da eta bisitaren helburua euren sare sozialetarako edukiak sortzeaz gain urrian argitaratuko diren Arabako Errioxa eta Bilbori buruzko bideoak eta erreportaiak prestatzea da. Bere aldetik, “Lantliv” emakumeei zuzendutako bizimoduari buruzko aldizkaria da, landa inguruak eta euren gastronomia, arkitektura eta abarretaz erreportai oso landuak prestatzen dituena. Hilaren 29tik uztailaren 6ra arte luzatuko den egonaldian, Donostia, Gasteiz eta Arabako Errioxa, Oarsoaldea, Goierri eta Durangaldea bisitatuko dituzte.

Holandatik ere iritsi dira komunikabide ezberdinetako kazetariak, Rijksmuseum museoko ordezkarien eskutik, Chillida museoa ezagutzeko. Bertan, hilaren 22tik irailaren 22ra arte artistaren erakusketa bat ospatzen da. Bi museoek Basquetourren laguntzarekin antolatutako bidaiaren helburua, museoa ezagutzeaz ezeze, artistaren sustraiak eta familia ezagutzea da.

Euskal turismoarentzako nazioarteko merkaturik garrantzitsuenak diren Alemania, Erresuma Batua eta Frantziari dagokienez, nazio hauetako hedabideak gure artean izan dira azken hile hauetan. Hauxe da “Für sie” emakumeei zuzendutako aldizkari alemaniar nabarmenetarikoaren kasua. Maiatzaren bukaeran Bilbo, Donostia eta Arabako Errioxan izan ondoren erreportai luzea argitaratuko baitute. Bere aldetik, “Travelsupermarket” online aldizkari eta agentziako kazetari inglandar batek euskal kostaldea aukeratu zuen joandako astean. Urdaibai, Getaria, Zarautz eta Donostia dira bere bezero britaniarrei gomendatuko dizkien tokiak. Eta Frantziaren kasuan, kazetari freelance batek, “classtourisme.com”, “Horizons monde” eta “Travel style & life” bezalako hedabide frantziarretako ohiko kolaboratzaileak, erreportai ezberdinak aterako ditu argitalpen ezberdinetan, Gasteizera, Gatz Haranara, Donostiara, Getariara eta Bilbora, ekainaren hasieran egindako bidaiaren ondorioz.

Egun horietan iritsi ziren baita “fashionfortravel.com”-eko blogeroak hiru hiriburuak eta Euskal Kostaldea “España Verde” markak antolatutako bidaia batean, Kantauri Itsasoko Ertzako lau jomugak biltzen dituen ekimenaren barruan.

Azkenik, “Diesenhaus” bidaia-antolatzaile israeldar ospetsua, bere bezeroei Estatu barruko jomuga berriak saltzeko interesatua, hiru hiriburuetan eta Bizkaiko kostaldean egon zen maiatzaren bukaeran, Turespañaren bidez antolatutako bidaian, 2019ra begira, familia-turismoko eskaintza erakargarri bat osatzeko helburuarekin.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia