Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Turismo sailak eta EVE-k energiaren efizientzia euskal turismo sektorean sustatzeko lankidetza berritu dute

2017/05/16 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta Energiaren Euskal Erakundeak berritu dute gaur euren arteko lankidetza esparru-akordioa energiaren aurrezkia eta efizientzia Euskadiko turismo-establezimenduetan sustatzeko 2017an.

Harkaitz Millán, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendariak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundearen zuzendariak bilera bat izan dute urte honetarako berritze-akordioa sinatzeko.

Bi erakundeen arteko lankidetza 2015eko ekainean jarri zen martxan Euskal Turismoaren 2020 Plan Estrategikoaren eta Euskadiko 2030 Energia Estrategiaren (3E-2030) helburuak betetzeko helburuarekin.

Gaur sinatutakoari esker bi erakundeek 4 egitasmo bateratu burutuko dituzte 2017an, honako helburuarekin: euskal turismo-sektorea energia-aurrezteari buruz eta energia-efizientziarako neurriak martxan jartzearen garrantziari buruz kontzientziatzea, ingurumenaren jasangarritasuna Euskadiko turismo-sektorean sustatzeko.
Egitasmoak honakoak dira:

1. Energia-diagnostikoak 29 turismo-ostaturi, Europar Batzordeko Ecolabel egiaztagiria lortzeko prozesuaren osagarri gisa.
2. Energia-diagnostikoak jatetxe arloko 20 turismo-establezimenduri EVEren aldetik ustezko kalifikazio energetikoaren etiketa bat jarri ahal izateko, datuak lortzeko.
3. Sensibilizazio-jardunaldiak euskal turismo sektoreari zuzenduak jasangarritasun turistikoa suspertzeko.
4. Energia-efizientziaren eskuliburu bat egitea turismo-sektoreak energiaren balorearen inguruan kontzientzia handiagoa lor dezan.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia