Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Turismo zuzendariak “Pintxoaren Eguna” aurkeztu du Milanen

• Ekitaldi gastronomikoa ekainean ospatuko da hiri italiarran. • Gaurko aurkezpenean, Maider Etxebarriak azpimarratu du “ekitaldi honi ematen zaion laguntza Gobernuak eta Sailak Euskadiren aberastasun gastronomikoa, gure turismoaren elementu bereizgarri gisa, azpimarratzeko duten estrategian kokatzen dela”.

2017/05/17 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur aurkeztu da Milanen “Pintxoaren Eguna”, ekainean hiri italiarran ospatuko den jardunaldi gastronomikoa, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Milanen Espainiak duen turismo bulegoaren laguntzarekin.

Aurkezpena Cosentino enpresak Italiako iparraldeko hiri honetan duen dendan izan da eta, bere hitzaldian, Turismoko zuzendaria Maider Etxebarriak OET-aren eta Gamarrako Ostalaritza Eskolaren kolaborazioa eskertu du, azken hau izango baita “kreazio txiki hauek, sukaldaritza artearen obra nagusiak” egingo dituena.

Aldi berean, “gastronomiak, turismoa indartu eta dibersifikatzeaz gain eta oporretarako ohiko urtaroak beste sasoi batzuetara zabaltzen laguntzeaz gain, zalantzarik gabe bertako garapen ekonomikoan eragina duela” aipatu du.

Euskadin gastronomia eta, batez ere pintxoa, nortasun ezaugarria da, euskal kultura gastronomikoan eta aisialdian oso errotuta dagoena.

“Pintxoaren Eguna” euskal turismoaren nazioarteko 5. merkatuan ospatuko da, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta USAren atzetik. Hain zuzen ere, 2016an 61.061 bidaiari italiar iritsi ziren eta 131.726 gaualdi egin zituzten Euskadiko turismo-establezimendutan.

Gaur egun, Euskadi eta Italiaren artean konektibitate ona dago, aipatutako erregistroak haz daitezen guztiz garrantzizkoa dena. Honi buruz, Etxebarriak esan du ziur dagoela “Ryanair-en Bergamo eta Gasteiz arteko airelinea berriak, egun dauden Milan, Venezia eta Erromarekin daudenekin batera, bidaiari italiar gehiago erakarriko dituela, gure aparteko gastronomia ezagutzera ezeze Euskadiren turismo-eskaintza anitza ezagutzera.”


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia