Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi USAko kultura eta gastronomia turismoari buruzko jardunaldietan

• “Spain 360 Annual Workshop” hilaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Santa Fen (Nuevo México) • 57 bidaia-antolatzaile estatu batuar eta kanadiarrek hartuko dute parte jardunaldi hauetan.

2017/10/11 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadik parte hartuko du kultura eta gastronomia turismoari buruzko Jardunaldietan –“Spain 360 Annual Workshop”- Turespañak antolatuta Santa Fe (Nuevo México) hiri iparamerikarrean, urriaren 15etik 17ra arte.

Igandean, eragile turistiko iparamerikarrekin izango den harrera-afarian izan ondoren, astelehenean Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, Basque Country jomugaren aurkezpena egingo du. Eta asteartean, B2B lan-jardunaldi batera joango da interesa duten eragile amerikarrekin bilera pertsonalizatuak izateko.
Jardunaldiotan 57 eragile amerikarrek parte hartuko dutela aurreikusten da.

2017ko lehen zortzi hilabetetan, USAko 71.192 bisitari eta 9.359 kanadiar etorri ziren Euskadira, 2016an baino %19 eta %10 gehiago, hurrenez hurren.

Azken sei urteetan bi merkatuen ebaluazioari dagokionez, kanadiarrak lau bider igo dira epe guztian eten gabeko igoerarekin eta estatu batuarrak %45 hazi dira.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia