Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak 2018ko programa aurkeztu du FITUR-en

2018/01/18 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskal Kostaldeko museoen sareko ordezkariek martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko museoen Hilabetearen” edizoa berria aurkeztu dute FITUR azokaren irekiera jardunaldian, Euskadi-Basque Country stand-ean.

Hilabete osoan sareko museoek doako 100dik gora jarduera eskainiko dituzte: ate irekiak, familentzako ekintzak, bisita gidatu bereziak, txangoak, dastaketak… Egitarauak bat egingo du “Kultur Ondarearen Europako Urtearekin” eta hortaz, museoetan gorde, zaindu eta erakusten duten kostaldeko ondare materiala eta ez materiala ezagutzeko aukera izango da.

Aurten berritasun batekin ere badator “Hilabetea”, hain zuzen, Instagram bidezko argazki lehiaketa.

Egitarauaren eta lehiaketaren xehetasunak otsailean aurkeztuko dira Bizkaia Zubian, sareko kide den ekipamendu honen 125. urteurrenaren aitzakiarekin.

Ekintzak honek, Sarearen beste guztiek bezala, Eusako Jaurlaritzako Turismo Sailaren babes ezinbestekoa du, baita Bizkaia eta Gipuzkoko Foru Aldundiena eta Udalena eta eragile pribatuena.

Sarea 2012an sortu zen Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko Turismoaren Plan Zuzendariaren” baitan eta, egun, 42 museok osatzen dute, publiko zein pribatu. Beraien eskaintza Euskal Kostaldeko eskaintza turistikoan txertatzea du helburu nagusi eta baita elkarlanean ekimenak aurrera eramatea ere. Abnatailak eta deskontuak ematen dituen “Euskal Kostaldeko Museoen txartela” da horren erakusgarri.

Sarearen, martxoko egitarauaren eta txartelaren berri sarearen webgunean, www.euskalkostaldekomuseoak.eus

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia