Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Ostiral honetan Expovacaciones-ek ateak irekiko ditu

  • BEC-ek turismoaren euskal azoka hartuko du eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eskaintza osoari buruzko stand batekin parte hartuko du
  • Euskal gastronomia standaren protagonista izango da asteburuan

2018/05/02 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Expovacaciones azokan parte hartuko du BEC-en, hilaren 4tik 6ra arte, Euskadiren turismo azoka bilduko duen stand batekin.

Stand-a sustapen eguteko lehen azoka den Madrilgo FITUR-en aurkeztutakoaren adaptazioa da eta hiru erakus-mahai izango ditu Euskadiren eskaintza orokorrari buruzko informazioarekin, 3 hiriburuei buruzkoa eta jomugaren gainontzeko eskaintzari buruzkoarekin: Euskal Kostaldea, Arabako Errioxa eta Gure Mendi eta Haranak, hurrenez-hurren.

Standak ekintzetarako gune bat ere eukiko dau eta bertan “5 zentzumen” jomugaren sustapenerako bideo berria erakutsiko da, besteak beste. Gainera, Bizkaia Zubiaren 125.urteurrena dela-eta, honen argazki bat Lauaxetaren olerki batekin eukiko du.

Irisgarritasuna, jasangarritasuna eta bererabilketa dira espazioaren diseinua eta eraiketaren sustraietariko batzuk.

Asteburuan, standean ekintza gastronomikoak egongo dira:

· Ostiral arratsaldean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.

· Larunbat goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.

· Larunbat arratsaldean: Idiazabal gazta-dastaketak Gazta Kofradiaren eskutik.

· Igande goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia