Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Hil honetan SICTED programaren birziklapen jardunaldia Gasteizen ospatuko da

2018/11/09 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Urtero bezala sasoi honetan, Turismo sailak, Basquetourren bidez, Gasteizko Europa Jauregian hilaren 20an ospatuko den SICTED programari dagokion birziklapen jardunaldian parte hartzeko deialdia luzatu die programan sartuta dauden eragileei. Goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte luzatuko den jardunaldian, Turismoaren Euskal Agentziak SICTED metodologiaren berrazterketaren emaitza partekatuko du parte-hartzaileekin eta 2019rako prozedura azalduko du. Basquetourrek SICTED metodologiarekin lanean jarraitu nahi duten eragileen homologazioa eguneratzeko aurrez-aurreko formakuntza ikastaro hau eskainiko du. Dena den, formakuntza online egiteko aukera ere badago Turismoko Estatu Idazkaritzaren webean: https://formacion.calidadendestino.org/, aurretiaz emailez sartzeko eskaera egin ondoren: soportedestinos@spain.info.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia