Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2017/03/09 - Natura Turismo Iraunkorraren V. Jardunaldiak Tolosan
• Martxoaren 30 eta 31an ospatuko dira eta natura turismoan eta jasangarritasunean adituak direnak eta profesional ospetsuak bilduko dituzte
2017/03/09 - 9 turoperadorek eta bidaia-agentzia txinarrek Euskadi ezagutuko dute asteburu honetan
• Turismo baliabide ezberdinak bisitatzeaz gain, lan-jardunaldi batetan parte hartuko dute euskal turismo 5 enpresa eta 4 jomugarekin.
2017/03/08 - Retortillo sailburuak azpimarratu du Alemaniako merkatuaren garrantzia eta azken urteotan izan duen hazkundea
•Gaur hasiko da turismo-azokarik garrantzitsuenetako bat, Berlingo ITB, eta Euskadi bertan izango da. •Euskadin % 44 egin du gora azken 6 urteotan Alemaniatik etorritako turista kopuruak. •2015ean baino % 26 gehiago izan dira turista-sarrerak 2016an, eta Alemania da Euskadirentzat nazioarteko hirugarren merkatua, merkatu osoaren % 3,4 izanik.
2017/03/07 - “Baskavígin”, pelikula-dokumentalik onenaren saria “The Richmond International Film Festival”-en
• Nazioarteko lehen saria, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuen Islandian 1615ean izandako 31 euskal bale-arrantzaleren sarraskiari buruzko dokumentalarentzako.
2017/03/06 - Gaur hasiko da Gasteizen “Miniature Pintxos” kongresoa
• Goizeko inaugurazioan, Isabel Muela sailburuordeak “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren apustua, gastronomiaren bidez, Euskadi jomuga gisa indartzea” dela adierazi du.
2017/03/02 - “Gure aurrekontua modernizazioari, lehiakortasunari, prestakuntzari eta ekintzailetzaren sustapenari begira dago”, esan du Retortillo sailburuak
• Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, 14,8 Turismoan, 13,6 Merkataritzan eta 5,6 Kontsumoan. • Zenbateko handiena Basquetourrerako eta Kontsumobiderako transferentzietara eta modernizaziorako laguntzetara bideratuko da. • Aurrekontuak sektoreen modernizazioari eta lehiakortasunari, profesionalen prestakuntzari eta trebakuntzari, ekintzailetzaren sustapenari, merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergien aprobetxamenduaren aldeko apustuari eta sektore eta eragileen arteko lankidetzari zuzenduta daude.
2017/02/28 - Turismo zuzendaritzak Turismo eta Ostalaritza zuzendaritza izena hartuko du, jakinarazi dio sektoreari Retortillo sailburuak
• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok elkarraldi bat izan zuen ostalaritzako elkarteekin sektorea Sailean barneratzeko neurrien berri emateko, baita Gobernuak eskari hori bultzatzeko aurrera eramango dituen ekintzak jakinarazteko ere.
2017/02/22 - “Gastronomiak turismo esperimentala eta kalitatezkoa sendotzen laguntzen du” adierazi du Isabel Muelak
• Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelak nabarmendu du gaur Gobernuak apustu argia egin duela bikaintasun ardatz enogastronomikoaren alde. Bere hitzetan, “turismoa dinamizatu eta dibertsifikatzeko aukera adierazten du, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen du, hainbat sektore profesional hartzen ditu barnean eta turismoaren desestazionalizazioaren abantaila eskaintzen du”.
2017/02/22 - Norwegianek Bilbo-Hego Tenerife hegaldi berria eskainiko du
• Apirilaren 14tik konpainiak, astean, norabide bakoitzeko bi frekuentzia jarriko ditu martxan. • Low cost-eko konpainiak aireportu bilbotarran, Bartzelona eta Oslorako hegaldiekin duen presentzia gehitu egiten du
2017/02/20 - Frantzia eta Alemania euskal turismoaren hurrengo sustapen-hitzorduak
• Eusko Jaurlaritza Tolosako Mahana azokara hilaren 24tik aurrera eta, Municheko F.re.e-ra 22an hasita joango da. • Bietan, helburua gure jomugan gero eta interes handiagoa duten merkatuetako bisitari gehiago erakartzea da.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia